Browsed by
Category: LH3-4

NILSA

NILSA

Otsailaren bukaeran eta martxoaren hasieran NILSAko bi lagun etorri ziren eskolara uraren erabileraz hitz egitera. Lehenengo egunean Xantelerrekako urak aztertu genituen eta zentzumen jolas batzuk egin genituen. Bigarren egunean, berriz, uraren ibilbideaz aritu ginen, baita bere erabileraren garrantziaz ere.

IKUSI

MIREN AGUR MEABE

MIREN AGUR MEABE

Martxoaren 15ean, Miren Agur Meaberen bisita izan genuen eskolan. Lehen Hezkuntzako 4 eta 2.mailako ikasleekin egon zen, bere liburuen inguruan hitz egiten. Ipuintxo batzuk kontatu zizkien eta ondoren ikasleek galdera batzuk egin zizkioten. Bukatzeko, Miren Agurrek ikasleen liburuak sinatu zituen. GORA LIBURUAK!

MARTXOAK 8

MARTXOAK 8

Aurtengoan ere Martxoaren 8a dela eta, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. 

Mandarrak eta kapak denontzat sortuak direla izan da gure aurtengo aldarrikapena. 

Eskolako ikasle, langile eta irakasleek argazkiak atera eta elkarrekin bertsoa kantatu dugu.

BERDINTASUNARI KONTA ETA KANTA

BERDINTASUNARI KONTA ETA KANTA

Otsailaren 28an Haizea Loira musikoterapeutaren bisita izan genuen. Berak “ Arrosa eta leuna” ipuina kontatu zigun eta ipuin honek berdintasunaren inguruan hausnartzeko aukera eman zigun. Ondoren, denon artean, gure kantaren erritmoa eta letra sortu genituen.

DORNAKURA BISITAN

DORNAKURA BISITAN

Joan den otsailaren 9an 3. eta 4.mailako ikasle eta irakasleak mendi buelta bat eman genuen Dornaku aldera. Eguraldia zela-eta hasiera batean pentsatutakoa baina ibilbide txikiagoa egin genuen; ederki pasatu genuen, ordea!