Browsed by
Category: LH 5-6

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Ikuskizunean zehar, dantza eta dantzaren artean, Xane, eskolatik itzultzen den neskato baten eta bere aitona arrantzale ohiaren arteko elkarrizketa baten zatiak entzungo ditugu.

Sukaldean, merendua hartzen duten bitartean, aitonak itsasoko kontuak kontatzen dizkio: nolakoak ziren itsasontzia jotzen zuten eurite trinko haiek, ekaitz egunak itsaso zabalean, bakailaoa arrantzatzearen gogortasuna etxetik urrun, Ternuako ur hotzetan. Portu urrun eta koloretsuez ere hitz egiten dio, hala nola Kolonbiakoez, non musikak eta dantzak kaleak betetzen zituzten, edo Irlandakoez, non hizkuntza bidaiaren beste erronka bat bihurtzen zen.

Bere hitzetan Bretainian egindako lagunak agertzen dira, beste marinel batzuekin partekatutako abestiak, eta kanpoan denboraldi luzeak eman ondoren herrira itzultzearen emozioa, jaietarako garaiz: plaza, trikitixa, dantzak…

Orainaz hitz egiteko tartea ere badago: marmoka ziztada bat Cadaquesen, olatuen beldurra, eta Xanek eskolan ikasten dituen kantu berriak, aitonak jakin-minez eta irribarrez entzuten dituenak.

Horrela, oroitzapen eta aurkikuntzen artean, itsasoak belaunaldiak batzen ditu.

IKUSI

AURKENE AROKA

AURKENE AROKA

5.mailako ikasleek, Nafarroako Emakume Kirolariak programarekin lotuta, Aurkene Aroka piraguistaren bisita jaso genuen. Piraguismoa zertan datzan, zein modalitate dauden eta beste hainbat kontu interesgarriri buruz solastu zen. Kirolaren munduan emakumearen garrantzia azpimarratu eta berdintasuna lortzeko oraindik ere bide luzea geratzen zaigula aipatu zuen. Esperientzia polita izan zen, eta ikasleak gustura egon ziren, galderak eginez eta jakin-mina asetuz.

ZUGARRAMURDI-ELIZONDO

ZUGARRAMURDI-ELIZONDO

Ikasturtea bukatzear, 3.zikloko ikasleek, proiektuarekin lotuta azken irteera egin genuen.

5. mailako ikasleak, Elizondoko gasnategira, gasna egitera, eta Elizondoko eskolan dagoen baratza eta oilotegia ikustera joan ginen.

6. mailako ikasleak, aldiz, Zugarramurdiko baratze ekologiko bat eta Zugarramurdiko Sorginen Museoa bisitatu zuten.

Eguraldi bikainarekin, ederki pasa genuen eguna.

IKUSI

ZUHATZA

ZUHATZA

Ikasturtea bukatzear da eta kanpaldian elkarrekin egon gara Bortziriko 3.zikloko ikasle eta irakasleak. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, uretako ekintzak egiteko aukera izan genuen, beste gauzen artean. Primeran pasa dugu, eta topaketa errepikatzeko gogoz itzuli gara etxera.

IKUSI