LIZUNIAGA
Ikasturte honetan ere ohitura zaharrari heldu eta Lizuniagara egin dugu bisita.
Pasa den astelehenean, irailaren 25ean, eskolako ikasle eta irakasle guztiak bertara igo ginen. Aurtengoan ere eguraldia lagun ederki pasa genuen.
Ikasturte honetan ere ohitura zaharrari heldu eta Lizuniagara egin dugu bisita.
Pasa den astelehenean, irailaren 25ean, eskolako ikasle eta irakasle guztiak bertara igo ginen. Aurtengoan ere eguraldia lagun ederki pasa genuen.
Ikasturteari bukaera modu atsegin batean emateko asmoz, eskolako irakasleek 4.,5. eta 6. mailako ikasleentzat ginkana entretenigarri bat prestatu zuten. Guztira hamaika froga pasa behar izan genituen, oso dibertigarriak orokorrean. Hagitz ongi pasa genuen.
Pasa den ekainaren 7an, musika eskolako ikasle eta irakasleek, Kultur Etxean, eskainitako kontzertu pedagogikoa ikusi genuen. Bertan eskolako 6.mailako ikasleek zirkuarekin loturiko ikuskizuna ere eskaini ziguten. Hagitz gustora egon ginen.
Ikasturtea amaitzear da eta 5. eta 6.mailako ikasle zein irakasleak, bizikletaren konpanian, Hondarribian egon ginen. Itsasargiko kanpina izan zen gure gotorlekua, kokapen estrategikoa; ederra. Bertatik aibatuta hainbat ekintza egin genituen:
Jaizkibel mendiaren itsasertzetik, Fraideen hondartza eta Errotako kalara oinez joan ginen. Bertan, lagun artean egon, bainatu edota arrantzan aritu ginen, militarrak maniobrak egiten ere ikusi genituen.
Hondarribiko hondartzan ere gustora egon ginen, bainatzen, hainbat jokutan jolasten… baina gehien gustatu zitzaigun ekintza, “Stand Up Paddle” egitea izan zen, orokorrean asko gustatu zitzaigun.
Eguraldia lagun, kanpaldi polita pasa genuen.
Gurasoei, modu batean edo bestean lagundu gaituzuenoi, esker aunitz!
Azken bi hilabetetan Xake Txapelketa egiten ari gara 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak.
Maiatzaren 9an, Luis Etxepare etorri zitzaigun, bost partida batera nola jokatzen diren erakustera. Ikusten duzuenez, ikasle aunitz hurbildu ziren partidak ikustera.
Mila esker Luis.