Browsed by
Category: LH 5-6

GAZTAINONDO LANDAKETA

GAZTAINONDO LANDAKETA

Pasa den martxoaren 13an, azken urtetako ohiturarekin jarraituz, Ricardo Baroja eskolako 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, Otsandara zuhaitzak landatzera oinez joan ginen. Guztira berrogeita hamar bat gaztainondo landatu genituen. 

Berako Udala gaztainondoak berreskuratzeko proiektu batean murgilduta dago Cederna Garalurrekin eta Rural Kutxarekin batera, eta proiektu horren barrenean egin genuen landaketa.

Ederki pasa genuen.

HONDAKIN TAILERRA

HONDAKIN TAILERRA

Joan den asteartean, martxoaren 3an, Bortzirietako Zabor Mankomunitateak antolatuta, hondakin tailer bat izan genuen eskolan. Hondakinak etxean eta eskolan sortzeak duen eraginari buruz hausnartu genuen, eta edukiontzi edo tratamendu-istema mota desberdinak aztertu eta identifikatu genituen. Hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz ere hitz egin genuen.

IRUÑERA IRTEERA

IRUÑERA IRTEERA

Pasa den ostiralean, otsailak 13, Iruñera joan ginen 3.zikloko ikasle eta irakasleak.

Lehenik Kaiku fabrikan egon ginen eta bertan jogurta nola egiten duten ikusteaz gain, dastatzeko aukera ere izan genuen. Handik Saltingera joan ginen, ia bi orduz saltoka aritu, bazkaldu eta Berara itzuli ginen. Ederki pasa genuen.

2025 EGUBERRIAK

2025 EGUBERRIAK

2025 urteari agurra emateko, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Zenbait kanta abestu genizkien eta beraiek opariak banatu zizkiguten. Jantokian prestatutako txistorra pintxoen konpainian, ederki pasa genuen goiza.

IRRISARRI

IRRISARRI

Ikasturte honetan kanpaldira ohikoa baino lehen joan ginen. Abenduaren 16an Bortziriko eskola gutziak Irrisarrin elkartu ginen. Ekintza dezente egin, jolastu, solastu… ederki pasa genuen, Toki Onan ikusiko dugu elkar.