Browsed by
Kategoria: Hezkuntza proiektua

HEZKUNTZA ESKAINTZA

HEZKUNTZA ESKAINTZA

  • Eskola publikoa eta euskalduna, D eredua.
  • 3 urtetik 12 urtera bitarteko ikasleen hezkuntza doakoa eta kalitatezkoa.
  • Ikasleen Hezkuntza Integrala (ezagupen maila, autonomia, elkarbizitza, emozio hezkuntza….).
  • Ingelera Haur Hezkuntzako 2. Mailatik aurrera.
  • Frantsesa Lehen Hezkuntzako 3.zikloan (hautazkoa).
  • Gaztelania Lehen Hezkuntzako 1.go mailatik aurrera.
  • IKTen erabilpena Haur eta Lehen Hezkuntzan.
  • Garraio, jangela eta haurtzaindegi zerbitzua.
  • Bortzirietako bertze eskola publiko eta institutuarekin koordinazioa.
  • Zonaldeko Gela Alternatiboa.
EBALUAZIO ETA HOBEKUNTZA

EBALUAZIO ETA HOBEKUNTZA

Etengabeko ebaluazioa eta hobekuntza da gure helburuetariko bat. Horretarako ikasturte hasieran Ikasturte osorako Hobekuntza Plana zehazten dugu eta hiruhilabetero ebaluatzen dugu. Eskolan burutzen diren jarduera guztien ebaluazioa eta hobekuntza proposamenak egiten ditugu. Lehen hiruhilabetean, aurre-ebaluazio saio bat egiten da gela bakoitzeko eta hiruhilabete bakoitzaren amaieran ebaluazio saio bana ikasleen aurrerapenak ebaluatzeko.

IRAKURZALETASUNA

IRAKURZALETASUNA

Liburutegia.

Gure eskolan, ziklo guztietan dago ezarrita Irakurketa Plana. Ziklo bakoitzak berea badu ere, denen arteko koherentzia bermatuta dago, zikloen arteko koordinazioari esker. Irakurzaletasuna sustatzeko hagitz garrantzitsua den bertze arlo bat liburutegiari dagokiona da. Liburutegiko lan taldeari esker honako helburu hauek bermatzen ditugu:

  • Liburutegiko funtsa osatzea eta orekatzea.
  • Gaiak kontuan hartuz, katalogoak prestatzea.
  • Liburutegia dinamizatzea; ipuin kontalariak, idazleak,…
  • Liburutegia, maileguak egiteko erabiltzeaz gain, bertze zenbait erabilpenetarako bultzatzea.

 Liburutegiaren blog-a:  http://eskolakoliburutegia.blogariak.net/