AGUR..
6. mailako ikasleei, gurekin hainbeste urte egon ondoren, merezitako agurra eskaini genien.
6. mailako ikasleei, gurekin hainbeste urte egon ondoren, merezitako agurra eskaini genien.
Bigarren zikloko ikasle eta irakasleek hiru egun igaro genituen Hondarribian, ekainaren 15etik 17ra. Egun horietan kirol-jarduerak egin ditugu (bizikleta, kayak…), hondartzaz eta itsasoaz gozatu dugu, eta batez ere elkarrekin egoteaz gozatu dugu.
Azken egunean bero haundia bazen ere, kanpaldia pozik bukatu ahal izan genuen hidratazio egokiari, plangintza egokiari eta bizikletan itzultzeko ordurik txarrenak saihesteari esker.
Pasa den ekainaren 14an Ricardo Baroja eta Toki Onako Gela Alternatiboetako ikasle, irakasle eta hezitzaileak Irrisarri Land-en pasatu genuen eguna. Bertan trenean ibili ginen, Zentzumenen Ibilbidean ere, eta ur jolasetan aritu ginen. Eguna akautzeko, gurasoak etorri ziren umeen bila, eta guztiok elkarrekin berendu ederra egin genuen Arantzan.
Kaixoo, oraingoan 5 urtekook eskola apaintzea pentsatu dugu, horretarago gelan Piet Mondrian landu dugunez bere estilora margotu ditugu zutabeak. Zoragarri geratu dira!!!!!
3. zikloko ikasleak Zuhatzako irlan ederki aritu izan gara lau egunez. Eguraldia triste xamar egon zen arren, argazkietan ikusten ahal duzuen bezala, guk jarri genuen alaitasuna.