Bide seinaleak ikasten elkarrekin
Joan den ortzegunean, apirilaren 22an, 5. mailako ikasleek Bide Seinaleak ikasteko zirkuitu bat margotu zuten eskolako frontoian, 2. mailakoek gelan ikasitakoa praktikan jar zezaten. Elkarlan polita izan zen.






Joan den ortzegunean, apirilaren 22an, 5. mailako ikasleek Bide Seinaleak ikasteko zirkuitu bat margotu zuten eskolako frontoian, 2. mailakoek gelan ikasitakoa praktikan jar zezaten. Elkarlan polita izan zen.
Lehengo larunbatean, familia eta irakasle talde bat bildu ginen ilusioz beterik eskolari kolorea emateko asmoz. Sukaldeko lagunek hamaiketako mundiala eskaini ziguten eta musikaz lagundurik goiza polita pasa genuen.
Martxo hasieran, 5. eta 6. mailako ikasleek, Aste Txuriko kanpainan parte hartu genuen. Isaban pasa genituen 5 egun, eskiatzen eta bestelako ekintzetaz gozatzen ikasturte berezi honetan.
Martxoaren 26an, ortzirala, hirugarren mailako ikasleak eta irakasleak mendi irteera bat egin genuen.
Autobusez Lizuniagara igo ginen eta bertatik Lizaietaraino joan ginen oinez. Bertan hamaiketakoa egin genuen. Paraje eder horietan jolasten egon ondotik Lizuniagara bueltatu ginen autobusa hartzera eskolara itzultzeko. Primeran pasa genuen!
Aurten eskolako 40. urteurrena denez, 1.maila A-ko taldea, urte berezi hau ospatzen hasi gara jada, eta jantokiko Belen eta Leirerekin lantxo bat egin dugu. Laster Xiri Miri aldizkarian ikusteko aukera izango duzue. Hementxe duzue aurrerapen bat. Zuen gustukoa izango delakoan gaude.