AUTORRETRATUA
Ikasturte hasiera honetan, bigarren mailako ikasleok autorretratua landu dugu. Bikain geratu zaizkigu gure aurpegiak.




Ikasturte hasiera honetan, bigarren mailako ikasleok autorretratua landu dugu. Bikain geratu zaizkigu gure aurpegiak.
Urriaren 18an, astelehenean, 3. eta 4. mailako ikasleek hondakinei buruzko tailer batean parte hartzeko aukera izan zuten.
Tailer hau HIRUSTA elkarte kooperatibak antolatzen du, ingurugiro hezkuntzaren arloan lan egiteko asmoarekin. 4. mailakoek tailerra elebiz egin zuten, euskaraz eta ingelesez, eta 3. mailakoek berriz euskara hutsean.
Teoria primeran barneratu badute ere garrantzitsuena da praktikan jartzea.
Pasa den ostiralean urriaren 1ean, 3.zikloko ikasleak, urtero bezala, Hendaiara joan ginen bizikletaz. Eguraldi aparta izan genuen, zorionez, eta kirola egiteaz gain primeran pasatu genuen. bidean baita hondartzan.
Lehenengo mailakoek eguraldi zoragarria izan genuen ostiralean, Xuberoa baserri eskolan. Animaliekin eta naturarekin gozatu genuen. Bertan ikasgai pedagogiko interesgarriak eman zizkiguten, esaterako: gaztelerazko 3 erre hauen garrantzia (reduce, reutiliza, recicla), laugarren erre bat ere martxan abiarazi behar dugu, repara.
Gutxitu, berrerabili, birziklatu eta konpondu, natura zaintzeko modu eder bat.
Urtero bezala, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatu nahi izan genuen, ikasleak elkartu eta nahasteko aukerarik izan ez arren. Argazki eta bideoetan ikusi ahal izango duzuenez, geletan eginiko jarduerak anitzak izan ziren, beti ere irakurzaletasunan sustatu nahian.