Browsed by
Category: ARGAZKIAK

IKASTURTE BUKAERAKO BESTA

IKASTURTE BUKAERAKO BESTA

2025-2026  ikasturteari bukaera emateko, EiTxo eta Einstiñarekin denboraren makinaz baliatuz, aurrera eta atzera ibili ginen denboran zehar. Hamarkada eta estilo ezberdinetako dantzak ikusi genituen eta primeran pasa genuen.

R.B OLINPIADAK

R.B OLINPIADAK

Hirugarren mailako ikasleak buru belarri aritu gara olinpiaden proiektuarekin. Gizakiok lau gaitasun fisiko ditugula landu dugu: INDARRA, ABIADURA, ERRESISTENTZIA ETA MALGUTASUNA. 

Hiruhilabetean zehar talde bakoitzak horietako bat landu eta laugarren mailakoak proban jartzeko jokoak prestatu ditugu. Talde bakoitzari azalpenak eman ondotik, ederki pasatu dugu gure burua zeinen indartsua, azkarra, iraunkorra eta malgua den ikusten! 

Bukaeran, domina bana banatu dugu, musikan sorturako ereserkia entzunez,. Zorionak denoi, harro egon gaitezke!

2. ZIKLOA ALTSASUKO IZAR ESKOLAN ETA SALTING-EAN

2. ZIKLOA ALTSASUKO IZAR ESKOLAN ETA SALTING-EAN

Ikasturtearen amaiera iritsi aurretik, ezin genuen elkarrekin irteera bat egin gabe utzi. Laugarren mailakoak hiruhilabete honetan lanean ari diren proiektuaren harira, Altsasun dagoen Izar Eskolara joan eta bertan udan ikusi ahal izanen den eklipseari buruzko hainbat gauza berri eta simulazioa egin ahal izan genuen. Ea zortea dugun udaran esperientzia erreala bizitzeko!! 

Ondotik, eguna borobiltzeko Salting-era joan eta izerdi, irri eta batez ere, salto ederrak egin genituen! Ederki pasatu genuen, ikasturtearen hondarko txanparako indarberrituz!

ORION

ORION

Joan den apirilaren 28tik apirilaren 30era arte Orioko aterpetxean egon ginen bigarren zikloko ikasle eta irakasleak. Bizpahiru egun alde batetik bertzera ibili ondotik, ekintza ugari egiteko aukera izan genuen: Zarautzeraino oinez joan, kayak-etan ibili, itsasontzi txiki batzuk eraiki… baina batez ere, elkar goxatuz ederki disfrutatu genuen denek!

GAU BELTZA, ORIAR JAUREGIKO MISTERIOA

GAU BELTZA, ORIAR JAUREGIKO MISTERIOA

Apirilaren 30ean, bostgarren eta seigarren mailako ikasleei irakurritako “Gau Beltza, Oriar jauregiko misterioa” liburuaren bi idazle etorri zitzaizkigun: Mari Angeles eta Eneko. Gure galderak erantzun ondoren, liburuan bezala, taldeka froga batzuk egin genituen. Azkenean kutxa irekitzeko kodea asmatu eta barruko mezua irakurri ahal izan genuen. Oso gustura egon ginen.