Browsed by
Category: 2025/26

JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEA GURE ESKOLAN

JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEA GURE ESKOLAN

Lehen zikloko ikasleek Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako “Liburuak gozagarri” programan parte hartu dute. Hala, martxoaren 25ean, asteazkenean, Jokin Mitxelena ilustratzailearen bisita jaso genuen, nola lan egiten duen erakusteko eta ikasleek irakurri duten azken liburuetako bat komentatzeko. Oso jarduera interesgarria eta irakasgarria izan da.

GAZTAINONDO LANDAKETA

GAZTAINONDO LANDAKETA

Pasa den martxoaren 13an, azken urtetako ohiturarekin jarraituz, Ricardo Baroja eskolako 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, Otsandara zuhaitzak landatzera oinez joan ginen. Guztira berrogeita hamar bat gaztainondo landatu genituen. 

Berako Udala gaztainondoak berreskuratzeko proiektu batean murgilduta dago Cederna Garalurrekin eta Rural Kutxarekin batera, eta proiektu horren barrenean egin genuen landaketa.

Ederki pasa genuen.

BERDINTASUNAREN ALDE

BERDINTASUNAREN ALDE

Atzo, martxoaren 8aren harira, Ricardo Baroja eskola eta Toki Onako institutuko ikasle, langile zein irakasleok elkartaratzea egin genuen. Elkarrekin, berdintasunaren aldeko aldarri irmoa egin genuen, gizarte bidezkoago bat eraikitzeko konpromisoa berrituz. 

Mila esker parte hartu zenuten guztioi!💜

IZAR PARKEN

IZAR PARKEN

Joan den otsailaren 13an, Donostiako Izar Park parkera joan ginen Lehenengo Zikloko ikasle eta irakasleak. Goiza goiti eta beheiti pasatu genuen, elkarrekin jolasean. Primeran ibili ginen!

ZINGAR-ARRAUTZE

ZINGAR-ARRAUTZE

Aurten ere “Zingar-Arrautze” eskean atera gara eskolako ikasle zaharrenak, 3.mailako ikasleen lehenengo aldia izanik, guztiok ere, ederki pasatu dugu! Gainera, puska biltze ederra egin dugu, a zer nolako meriendak espero gaituen!