Browsed by
Category: 2022/23

ROKODROMO & SALTING

ROKODROMO & SALTING

Otsailaren 17an, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak autobusez Iruñea aldera joan ginen. Goizean Rokopolisen eskalatzen aritu ondoren, arratsaldean Salting Iruñara joan ginen. Ederki pasa genuen, bai ikasle zein irakasleek ere.

IKUSI

KIROLAK – JUDO

KIROLAK – JUDO

Otsailaren 7an, “kirolak” proiektuaren barruan, 6. mailako ikasleek Judo saio bat jaso zuten. Saio hau gure eskolako irakasle eta, aldi berean, gerriko beltza den Patxi Roldanek prestatu eta gidatu zuen.

IÑAUTERIAK

IÑAUTERIAK

Ohitura zaharrei jarraiki, aurten ere Ortzegun Gizen egunean eta goxo bazkaldu ondoren, herrian zehar dantzan eta kantuan aritu ginen. Eskolako pinguino txikiak lehenengo, Inude eta Artzaiak ondoren. Ederki pasa genuen.

IKUSI

KIROLAK

KIROLAK

6.mailako ikasleak lantzen ari drien Kirolak izeneko proiektuaren barruan, Nerea Sorondo eta Oier Larretxea aizkolariek, aizkora erakustaldia eskiani ziguten. Horrez gain, Herri Kiroletan aritzeko aukera izan zuten gure ikasleek. Mila esker Nerea eta Oier.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

2022 urtea agurtzeko, astoaren arrimuan etorri ziren, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izan genuen. Ongi etorria emateko elkarrekin gabon kantak kantatu genizkien. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingik gelarako opariak banatu zizkiguten eta zenbait ikaslek etxerako oparien eskaera egiteko eskutitzak eman zizkieten. 

Gero, 3.zikloko ikasleek zozketa egin zuten, baita irabazleei telefonoz deitu ere. 

Eguna bukatzeko eta ohiko moduan, jantokiko langileek txistorra pintxo goxoak eskaini zizkiguten. 

Ederki pasa genuen eguna.

IKUSI ARGAZKIAK