Browsed by
Category: 2022/23

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

2022 urtea agurtzeko, astoaren arrimuan etorri ziren, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izan genuen. Ongi etorria emateko elkarrekin gabon kantak kantatu genizkien. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingik gelarako opariak banatu zizkiguten eta zenbait ikaslek etxerako oparien eskaera egiteko eskutitzak eman zizkieten. 

Gero, 3.zikloko ikasleek zozketa egin zuten, baita irabazleei telefonoz deitu ere. 

Eguna bukatzeko eta ohiko moduan, jantokiko langileek txistorra pintxo goxoak eskaini zizkiguten. 

Ederki pasa genuen eguna.

IKUSI ARGAZKIAK

Berako txoko interesgarrien erakusketa

Berako txoko interesgarrien erakusketa

3.mailako ikasleek erakusketa bat antolatu dugu eskolan. Berako txokoak ezagutzeko egindako proiektuari bukaera emanez horrela. Erakusketa honetarako maketak sortu ditugu, aurretik ezagutu eta landu ditugun txoko interesgarri horiek irudikatuz. Erakusketa pasabidean ezarri dugu eta eskolako ikastalde guztiak gonbidatu ditugu ikustera. Oso gustora aritu gara lanean eta maketa ederrak eraiki ditugu. 

Hona hemen gure erakusketaren argazki batzuk.

IKUSI

EUSKARAREN EGUNA 2022

EUSKARAREN EGUNA 2022

Aurten ere, Euskara eguna ospatzeko, eta euskaraldiari amaiera emateko,  Eitxoren bixita berezia izan genuen. Hagitz egun polita pasa genuen.

Adin ezberdinetako ikasleek osatutako taldetan bildu eta altxorraren zati ezberdinen bila aritu ginen. Zati guztiak elkartzea lortu genuenean, hauxe irakurri ahal izan genuen: Euskara itsaso urdin eta zabal bat da, eta gurea da! 

Ondoren, jantokian prestatu ziguten primerako hamaiketakoarekin, eta musikaz gozatuz, ospatu  genuen

Eutsi hitzari, bultza ekimenarekin, orain da garaia! Ekin euskarari, 365 egun!

IKUSI

BERATIK ITZULIA

BERATIK ITZULIA

Ricardo Baroja eskolako hirugarren mailako 32 ikasle eta irakasleok, azaroaren 16an Beratik itzulia egin genuen. Ikasleek Berako txoko interesgarrien inguruan hitzegin ziguten, aurretik bildu zuten informazioa  partekatuz. Gure herria gehiago ezagutu genuen eta goiz pasa ederra egin genuen.

IKUSI