Browsed by
Category: 2022/23

TXANGOA IBARDIN INGURURA

TXANGOA IBARDIN INGURURA

Apirilaren 4ean, 3. eta 4. mailako ikasleak Ibardinera joan ginen oinez. Ibardinetik Erentzun parajera igo ginen eta bertan Asier Gogorzaren “hariztia” ikusi genuen. Hortik, Gartzin mendira joan ginen eta mendia zeharkatzen duen bunkerrean sartu ginen.

Eguraldiak lagundu zigun eta egun polita pasatu genuen.

IKUSI

UR-KIROLETAN

UR-KIROLETAN

Martxoaren 21ean, 6. mailako ikasleak Lesakara joan ginen bizikletaz. Bertako igerilekuan igeriketa artistikoa ta ur-poloa praktikatzeko aukera izan genuen.

MARTXOAK 8

MARTXOAK 8

Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean, eta sinbolikoak diren betaurreko moreak janztearekin batera, eskolako patioan, begi morez osatutako puntu morea sortu dugu.

ZUHAITZAK LANDATZEN

ZUHAITZAK LANDATZEN

Pasa den asteazkenean, martxoak 1, hirugarren zikloko ikasle eta irakasleak haritzak landatzera joan ginen, Idoiako lepo ingurura. Ekintza hau Berako udalak, Rural Kutxarekin batera, antolatu zuen. Aurreko egunean, Mikel Leizak naturarekiko errespetuari buruzko saio teorikoa eskaini zigun. 

Eguraldia lagun, aktibitatea arrakasta handiz burutu genuen.

IKUSI