Browsed by
Category: 2020/21

IGERILEKURA!!

IGERILEKURA!!

Lehenengo hiruhilabetean, ikasturtero bezala, 3.maila A gelako ikasleek G.H.ko saioak Lesakako kiroldegiko igerilekuan eman dituzte.
Hamaiketakoa jan ondotik errekreo tenorea erabili izan dugu Lesakara joateko. Han ordu beteko saioa egin ondoren ikastetxera bueltatzen ginen. Bederatzi saio egin dituzte eta igeriketa teknikak ikasteaz gain primeran pasatu dute.
Bigarren hiruhilabetean 3. maila B gelako ikasleek ekintza berbera eginen dute.

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Modu berexian izan bada ere, nola ez,  euskararen eguna ospatu dugu aurten ere. Beti bezala, Ei txoren bisita izan dugu eta talde bakoitzak kanta bat abestu diogu. Eta ohitura ez galtzeko, euskal pastel goxoa eta txokolate beroa dastatu ditugu

IKUSI

GARBIGUNERA. 6. MAILA

GARBIGUNERA. 6. MAILA

2020ko azaroaren 24ean, goizeko 10’30etan, Bortziritaeko Garbigunera oinez abiatu ginen gure gelarekin. Txominek bisita gidatua egin zigun eta zaborra nola sailkatzen duten erakutsi zigun. Zaborra nora bota eta objetuei bigarren bizia ematen.

Kanpoko edukiontzietara edozein gauza ezin dela bota azaldu zigun. Adibidez, elektrogailuak, objetu handiak, material kutsakorrak,…

Garbigunetik joan baino lehen objetu batzuk edukiontzietan sailkatzeko proposatu zigun.

Azkenik, aluminiozko kantinplora bana oparitu zigun, plastiko botila ez erabiltzeko.

Bortzirietako Garbigunea erabili!!!

LARUNERA OINEZ

LARUNERA OINEZ

Pasa den asteartean, azaroak 17, 6. mailako ikasleak Larun mendira igo ginen.

Eguraldia bikaina izan genuen eta ederki gozatu ahal izan genuen.

Bederatzitan eskolan elkartu eta beroketa batzuk egin ondoren abiatu ginen.

Xantalerrekan barrena joan ginen. Usategietatik Landagainetaraino. Bertan gosari txikia egin genuen atseden pixkat hartuz. Berehala goiti jarraitu genuen.

Gailurra huts-hutsa zegoen. Ez zen turistarik eta soilik gu bezalako beste mendizaleren bat edo beste.

Bazkaldu ondoren jostetan aritu ginen denak elkarrekin. Beno, den-denak ez, irakasleak lasai ederrean geratu ziren eguzki goxopean guri begira eta euren artean hizketan. Denak gustura.

Biak laurden gutxiagotan dena bildu eta jeisten hasi ginen. Lauak eta laurdenetarako edo, iritsi ginen eskolara.

Egun zoragarria izan zen.