Browsed by
Category: 2020/21

SENTITU

SENTITU

Egunerokotasunean hainbat sentimendu bizitzen ditugu hainbat gertaera direla medio… 4.mailako ikasleek Baloreak ikasgaian egindako lana duzue hemen.

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Aurten, pandemiak behartuta, hauek ere muxukoarekin etorri dira eta gelaz gela ibili dira opariak banatzen. Ikusi ditugunean izugarrizko poza eman digute eta gure kantuekin eskertu ditugu.

ARGAZKIAK

IGANTZIRA!!

IGANTZIRA!!

Abenduaren 15ean, LH 3.mailako ikasle eta irakasleak Igantzira autobusez joan ginen. Gero handik oinez Frain mendira igo ginen eta bidean Bortziriak osatzen dituzten bortz herriak ikusteaz gozatu ahal izan genuen. Egun haizetsua egin bazigun ere, primeran pasa genuen.

SOINUA IRATZARRI

SOINUA IRATZARRI

Abenduaren 18an, 6. mailako ikasleek Soinua Iratzarri ekimenaren barruan, proiektu bukaerako kontzertua eskaini ziguten hainbat musikari profesionalekin batera.