Browsed by
Category: 2020/21

GELA ALTERNATIBOKO IKASLEAK ORDOKI ZALDITEGIAN

GELA ALTERNATIBOKO IKASLEAK ORDOKI ZALDITEGIAN

Aurten Gela Alternatiboko ikasleak lehenbiziko aldiz Arizkungo Ordoki Zalditegira joaten hasi gara, astean behin, astelehen goizetan. Hamar astez joango gara, bertako zaldietan ibiltzera. Jadanik zenbait saiotan egon gara, eta esperientzia positiboa izaten ari da benetan. Iritsi eta berehala “Rubio”, “Morkots” eta “Arin” zaldiak orraztu eta prestatzen laguntzen dugu, eta ondoren gainera igo eta haien gainean ibiltzen gara, bi txandatan: gosaldu aurretik behin, eta gosaldu ondotik bertze behin. Jarduera honen bidez helburu desberinak lantzea bilatzen dugu, bai giza-trebetasunen arloarekin zerikusia dutenak, bai hizkuntza eta komunikazioaren arloarekin eta baita arlo kognitibo eta psikologikoarekin. Eta nola ez, ongi pasatzea ere bertze helburuetako bat da, eta hori lortzen ari garen lekuko dira ondorengo loturan ikusiko dituzuen argazkiak.

IKUSI

MAGIA

MAGIA

5. mailako ikasleek magia ikuskizun paregabea eskaini zuten eskolako patioan. Magia izeneko proiektua bukatzeko Oier mago/bakarrizketalaria/gidolariak ikuskizun ederra eskaini zigun gelan. 

IKUSI

IÑAUTERIAK 2021!!

IÑAUTERIAK 2021!!

Aurten, egoera berezia izanik ere, eskolan inauteriak ospatu genituen. Kalderero txikiak urrutitik etorri ziren bisitan , eta urteroko inude eta artzaiak, “Hiriko Tribuak” bihurtu eta estilo handiz desfilatu egin zuten.  Bukatzeko denok elkarrekin dantza egin genuen. Gora inauteriak!! 

IKUSI

ZUGARRAMURDI!!

ZUGARRAMURDI!!

Otsailaren 5ean 5. eta 6. mailako ikasleak Zugarramurdira joan ginen (elkarren ondoan baina ez nahasiak) Sorginen museoa eta leizeak bisitatzera. Ederki pasa eta asko ikasi genuen.