Browsed by
Category: 2020/21

RING RING BAGOAZ…

RING RING BAGOAZ…

Joan den ortziralean, 3. mailako ikasleak  eta irakasle batzuk, bizikletaz irteera egin genuen. Goizean gure eskolatik atera eta tren bidea hartu ondotik Sunbilla aldera abiatu ginen. Zenbait geldiune egin ondotik, tartean hamaiketakoa ere, azkenean ailegatu ginen Sunbillako plazara. Han atseden txiki bat hartu eta Donezteraino abiatu ginen eta primeran ailegatu ginen. Intzakardiko parkean bazkaldu eta jolastu ondoren, bizikletak hartu eta Berarako bidea hartu genuen. Egun zoragarria izan zen!

IKUSI

HONDARRIBIRA!!

HONDARRIBIRA!!

Astelehenean, ekainaren 21ean, bigarren zikloko ikasle eta irakasleek Hondarribiko hondartzan eman genuen goiza. 9:00etan eskolatik autobusez irten eta Hondarribiko aireportura joan ginen zuzenean. Handik, paseo polit bat emanez, hondartzara joan ginen. Bazkaldu ondoren, txapuzoia itsasoan. Hondarretan ere jolastu zuten eta dena jaso ondoren Berara itzuli ginen. Eguraldia bikaina izan zen, eguzkitsua egon arren ez baitzuen bero handirik egiten.

ARGAZKIAK

40 URTE ARGAZKITAN

40 URTE ARGAZKITAN

Eskolaren 40. urteurrenaren barrenean egiten ari garen jardueren artean, argazki erakusketa bat antolatu dugu kultur etxean. Erakusketa hiru asteburuz irekita egonen da ordutegi honetan: 
Ortzirala  arratsaldez 17:00-19:00

Larunbatak eta igande  goizez 11:00-13:00 eta arratsaldez 17:00-19:00

Animatu eta ikustera joan!!