3.ZIKLOKOAK HENDAIARA BIZIKLETAZ
3.zikloko ikasleak, urtero bezala, Hendaiara joan gara bizikletaz. Eguraldi aparta izan dugu, zorionez, eta kirola egiteaz gain primeran pasatu dugu.
3.zikloko ikasleak, urtero bezala, Hendaiara joan gara bizikletaz. Eguraldi aparta izan dugu, zorionez, eta kirola egiteaz gain primeran pasatu dugu.
Pasa den ostegunean, ekainak 20, Mertxek 4. mailako ikasleei bere etxeko ateak ireki zizkigun. Bertan “Erre Botika” ukendua nola egiten den ikusi eta ikasteko aukera izan genuen. Bere esperientzia pertsonala entzun ondoren, Zumalakarra (arbol madarikatua) zuritzeari ekin genion. Ondoren, Mertxek behar genituen osagarri guztiak prest zituenez, ukendua pausoz pauso nola egin behar den azaldu eta erakutsi zigun.
Azkenik hamaiketako ederra atera zigun mahai gainera. Guztia musu-truk!
Oso gustura egon ginen, etxera bapo eta besapean ukendu potetxo batekin itzuli ginen.
Mila esker Mertxe! Bejondeizula!
Pasa den ostiralean, ekainak 21, azken eguneko besta ospatu genuen eskolan eta 6. mailakoei agurra egin genien.
Hementxe dituzue argazkiak ikusteko lotura eta jaialdiko bideoa.
Balore eta emozio saioetan gorputz adierazpen ariketak egin ditugu eta azkenean antzezlan bat sortu dugu, Txokolatezko etxetxoa. Bideo honetan landutakoa erakutsi nahi dizuegu.
1.go zikloko ikasle eta irakasleak pasa den maiatzaren 27tik 28ra Beireko aterpetxean izan ginen. Bertan, gau bat pasa genuen. Ekintza desberdinak egin genituen: erdi aroko tailerra, Erriberriko (Olite) jauregira bisita, dantzaldia,… denak Erdi Aroan murgilduta, betiere. Ederki pasatu genuen gauen ohatzetan lotan. Hurrengora arte!