Browsed by
Category: 2016/17

IDAZLEAK ESKOLAN

IDAZLEAK ESKOLAN

Pasa den abenduaren 15 eta 16an eta “Idazleak eskolan” programari esker, hiru idazleren bisita izan genuen eskolan: Jokin Mitxelena, 1. ziklokoei “Armiarma txikia” izeneko liburuari buruz solas egiten egon zen; Alaine Agirre, 2. ziklokoekin egon zen, eta “Nire potxolina maitea” eta “Letra txarra daukat, eta zer?” liburuei buruz mintzatu zen; eta azkenik, Arrate Egaña 3. zikloko ikasleekin egon zen, “Hizkuntza sekretua” liburuari buruz solas egiten.

EUSKARAREN EGUNA 2016

EUSKARAREN EGUNA 2016

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da. Eskolan abenduaren 7an ospatu genuen, ondorengo ekitaldiarekin: 9:30tan Ei Txo! bisitan etorri zitzaigun urtero bezala. Ondoren, haundiak “Altxorraren Bila” aritu ziren bitartean, txikienak jolas kooperatiboekin primeran pasa zuten. Jarraian, Belenek prestatutako gosari ederra jan eta gero, denak jangelan elkartu ginen, karaokean aritzeko. Azpiko loturan argazkiak aurkituko dituzue.

ARGAZKIAK

LESAKAKO FERIAK

LESAKAKO FERIAK

Azaroaren 24an, hirugarren zikloko ikasleak Lesakara joan ginen, bertako ferietara. Aurreko egunean hagitz eguraldi txarra egin zuen arren, joan den ortzeguneko eguraldia bikaina izan zen. Trenbidetik joan eta Nabaz eta Otsango barna itzuli ginen. Egun aparta izan zen.

ARGAZKIAK

TXIKI TXEF LEHIAKETAKO SARIA

TXIKI TXEF LEHIAKETAKO SARIA

Txiki Txef lehiaketan irabazi zuten ikasleek, aste honetan jaso dute Martikoko ordezkarien eskutik sariaren zati bat: Lurraren Egunean pintxoak emanez atera zuten diruaren txekea, eskolan jarduera desberdinak egiteko bideratuko dena. Bertze zatia aurrerago jasoko dute formazio moduan Basque Culinary Centerren.