Browsed by
Category: 2016/17

TXIKI TXEF – MARTIKO

TXIKI TXEF – MARTIKO

“Martiko”-k antolatutako Txiki Txef delako lehiaketan eskolako zenbait partaidek parte hartu zuten, eta 10-12 urte bitarteko mailan 1. saria  ere lortu zuten.

Orain, Lurraren Egunean, postua jarriko dute Merkatarien Plazan, saridunak suertatutako hiru pintxoak borondatearen truke salgai jarriko dituzte. Postuan lortutako diruaren zati bat eskolarako izanen da.

Beheitiko loturan, bidali dizkiguten argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

ARGAZKIAK

LIZUNIAGA 2016

LIZUNIAGA 2016

Pasa den irailaren 27an urtero egiten dugun Lizuniagarako irteera egin genuen. Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak oinez joan ziren, eta Haur Hezkuntzakoak berriz autobusean igo ziren. Eguraldiak ez zigun lagundu ordea, eta pentsatzen genuena baino lehenago euria egiten hasi zuen. Gauzak horrela, planak aldatu eta ailetu bezain abudo itzuli egin behar izan genuen, denak autobusean kasu honetan. Hala ere, oinez joan zirenek paseo polit batetaz gozatu ahal izan zuten, eta argazki batzuk ere egin ahal izan genituen. Ea datorren ikasturtean zorte hobea dugun…

ARGAZKIAK

ZINEMALDIA 2016

ZINEMALDIA 2016

Pasa den irailaren 16an eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak urtero bezala Donostiako Zinemaldian egon ziren. Hain zuzen ere “ALBERT” izeneko pelikula ikusi zuten Anoetako Belodromoan. Aurten ere, eguraldiak lagundu ez zuenez, horren ondotik Berara egin zuten buelta, hondartzatik pasatu gabe.

ARGAZKIAK