Browsed by
Category: 2016/17

IRUÑEA – LH 3. ZIKLOA

IRUÑEA – LH 3. ZIKLOA

Otsailaren 17an, 3. zikloko ikasleak Iruñera joan ginen. Baluarteko giza gorputzari buruzko erakusketa ikusi ondoren, Izotz Jauregira joan ginen. Bazkaria Uharteko parkean egin genuen. Egun ederra eta giro onean pasa genuen.

ARGAZKIAK

 

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIN

OLENTZERO ETA MARI DOMINGIN

24 gauean, gure etxeetatik pasa aurretik, abenduaren 22an Olentzero eta Mari Domingi eskolatik pasatu ziren. Astoa opariz betea ekarri zuten, eta guk abestu egin genien zenbait kanta opari horien truke. Belen sukaldariak eta bere laguntzaileek gosari ederra prestatu zuten, bai beraiei eta baita guri ere. Eguberrietako oporrak hasteko modu ezin hobea, dudarik gabe.

ARGAZKIAK

ARTIC – UHARTE – LH 2. ZIKLOA

ARTIC – UHARTE – LH 2. ZIKLOA

Lehengo asteartean, abenduaren 20an, 3. eta 4.mailako ikasleak, autobusez, Uharteko herrian dagoen Artic izeneko izotz jauregira joan ginen. Bertan izotz gainean patinatzen aritu ginen, guztiok probatu genuen gure larrutan zeinen hotza dagoen bertako lurzorua. Ondoren, inolako lesiorik gabe, Uharteko parke batera joan ginen jolastu eta bazkaltzera. Primeran pasa genuen.

ARGAZKIAK

KALITATEA

KALITATEA

Berako Ricardo Baroja Ikastetxe Publikoak eta Arantzako Herri Eskolak “Kalitatearekin konpromezua” ziurtagiriak jaso dituzte

Abenduaren 19an “Kalitatearekin konpromezua” ziurtagiriak jaso zituzten Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoak, eta Arantzako Herri Eskolak Nafarroako Jauregian egin zen ekitaldian, Jose Luis Mendoza hezkuntzako kontseilaria eta Roberto Perez hezkuntzako zuzendari nagusiaren eskutik. Iazko ikasturtean pasa zuten auditoriaren ondorio da ziurtagiri hau.

Azkeneko urte hauetan,  Andoni Errandonearen zuzendaritzapean, Lekarozeko N6EL sarean zonaldeko bertze hainbat ikastetxe publikoekin batera lan egin dute eta oso positiboki baloratzen dute ikasitako guztia.

Ziurtagiri honek, orain arte egin duten guztia mantenduz eta hobetuz, lanean jarraitzeko adorea ematen die.