AUTISMOAZ KONTZIENTZIATZEKO MUNDUKO EGUNA 2017
Apirilaren 2an Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatzen da. Eskolan ere egun horretaz oroitu gara.
Apirilaren 2an Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatzen da. Eskolan ere egun horretaz oroitu gara.
Aurten KORRIKA Bortzirietatik pasatzen ez den arren, KORRIKA TTIKIA antolatu zen pasa den martxoaren 31an Beran, herriko ikastetxe guztien artean. Azpiko loturan egun horretako zenbait argazki ikusi ahal izango dituzue.
Pasa den ostiralean, martxoak 24, haur hezkuntzako ikasle eta irakasleok Donostiara joan ginen. Lehenengo hamaiketakoa egin eta aquariuma ikusi genuen. Ondoren bazkaldu eta Kristinaenea parkean jolastu genuen. Eguraldiak lagundu zigun eta ederki pasatu genuen.
Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna ospatzeko, Ricardo Baroja eskola eta Toki Ona institutuko ikasle eta irakasle guztiak Toki Onako patioan elkartu gara ekitalditxo bat egiteko: lehenik ikastetxe bakoitzeko ordezkariek bertso batzuk bota dituzte, eta ondoren mosaiko erraldoi bat osatu dugu emakumeen sinboloa irudikatuz. Azpiko loturan argazki batzuk aurkituko dituzue.
Pasa den otsailaren 23an Ortzegun Gizen eguna ospatu genuen. Goizean, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak eskean ibili ziren etxez etxe, herriko auzo desberdinetatik bananduta. Arratsaldean berriz, urteroko desfilea egin zen. Haundiak, beti bezala, inude eta artzaiak bezala mozorratu ziren, eta ttikiak berriz, aurten aukeratu zuten gaia ITSASOA izan zen. Azpian egun horretako argazki pila aurkituko dituzue