Browsed by
Category: 2016/17

ZUHATZA – LH 3. ZIKLOA

ZUHATZA – LH 3. ZIKLOA

Aurten ere 3. zikloko ikasleok kanpaldia burutu dugu. Oraingoan, Zuhatzako irlara joan gara, ur ekintzak egitera. Baina hortaz aparte, gatz museoa eta izozki fabrika ezagutu eta elkarbizitza, gaubelak, jolasak… egin ditugu. Baina batez ere, hagitz ongi pasatu dugu. Argazkiak ikusi eta begiratu zein gustura ibili garen.

ARGAZKIAK

ZUGARRAMURDI – HH

ZUGARRAMURDI – HH

Aurten sorginen herria bisitatzera joan gara. “Graxiana” aterpean gauzak utzi ondotik, herria hobeki ezagutzeko ginkana ttiki bat egin genuen. Ondotik sendadabelarrak bildu genituen eta hauekin hormairudiak egin.

Hurrengo goizean, kobazuloak bisitatzera joan ginen eta sorginek bezala AKELARRE bat egin genuen.

Primeran pasatu dugu!!!!!!!!

ARGAZKIAK

LIBURUAREN EGUNA 2017

LIBURUAREN EGUNA 2017

Pasa den apirilaren 12an, Aste Santuko oporrak hartu baino lehen, Liburu Eguna ospatu genuen. Berez Liburu Eguna apirilaren 23an ospatzen da, baina oporretan egon behar genuenez egun horretan, aurreratzea pentsatu genuen. Egun horretan ateratako argazkiak eta grabatutako bideoak ikusgai jarri dizkizuegu.

ARGAZKIAK

BERTIZ – HH eta T.U.

BERTIZ – HH eta T.U.

Apirilaren 4an Lehen Hezkuntzako 1. zikloko eta Trantsizio Unitateko ikasleak Bertizera joan ziren eguna pasatzera. Bertan, menditik itzuli ttiki bat egin zuten, bi taldetan banaturik eta monitoreen laguntzarekin. Ondoren, Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera ere izan zuten. Bazkaltzera ondoan dagoen parkera joan ziren, eta bertan jolasten egon ziren autobusa berriro etorri zen arte.

ARGAZKIAK