Browsed by
Author: Administratzailea

HAUR HEZKUNTZAKO TXOKOA

HAUR HEZKUNTZAKO TXOKOA

SUMENDIAK

SUMENDIAK

Kaixo, 5 urtekoak gara. Sumendien inguruan asko ikasi dugu eta egin duguna museo birtual honetan ikus dezakezue, bertan jolaseteko, bidaiatzeko eta sumendien inguruko bitxikeriak ikusteko aukera izango dugu.

Animatu!

Sumendiak

HORRA HORRA GURE OLENTZERO

HORRA HORRA GURE OLENTZERO

Aurtengo eguberrietan ere Olentzero etorri zitzaigun “Belarri-luze” astoaz lagundurik. Mari Domingi gaixua konfinatua geratu behar izan zuen, horrelaxe gabiltza denak, ezta? Hala ere pozik abestu genien eta hitz eta pitz aritu ginen. Baita opariak jaso ere!

ARGAZKIAK IKUSI

IZOTZ JAUREGIAN

IZOTZ JAUREGIAN

Joan den ostegunean, abenduaren 16an, bigarren zikloko ikasle eta irakasleak Donostiara joan ginen Txuri-Urdin izotz jauregira. Donostiara ailegatzean, inguruko parke batean hamaiketakoa egin eta eguzkitan jolastu ondoren, patinatzera abiatu ginen.

Jarduera 11: 30etan hasi zen. Lehen 15 minutuek patinekin eta izotzarekin kontaktua izateko balio izan zuten. 30 minutuko irristaketa gidatua eta azken 15 minutuak musikarekin egindako irristaketa librea.

Ikasleek primeran pasatu dute, eta amaiera polita izan da hiruhileko zail xamar batentzat.

ARGAZKIAK