LH 1. ZIKLOKO ATARIA
Laugarren mailako ikasleak “Nafarroako geografia” gaiarekin lotutako hainbat jarduera egiten ari dira. Horien artean eta familien laguntzarekin, Nafarroako mendialdeko zuhaitz ugarienen hostoak bildu eta sailkatu egin dituzte.

Lehenenengo hiru hiletan 6. mailako ikasleek gorputza nolakoa den ikertu dute: gorputz aparatu eta organoak, funtzioak, nola zaindu… Gorputzaren ezinbesteko aspektu bat sexualitatea da. Gai honen inguruan duten jakinmina ere asetzen saiatu gara. Hamabostean behin, Maddi Irazokirekin dugun Arte Hezkuntza saioan ere gorputzaren inguruan aritu gara.










Azaroaren 25ean Nazioarteko Emakumeen Kontrako Bortizkeria Desagertarazteko Eguna ospatzen da. Eskolan ere hainbat ekintza burutu ditugu emakumeek pairatzen duten bortizkeria salatzeko asmoz. Bertzeak bertze, eskolako sarreran puzzle ikusgarri bat osatu genuen, gela bakoitzeko ekarpenekin.
