HAUR HEZKUNTZAKO TXOKOA
Trapu zaharrak ateri,
itzalitako kalabazak pixtu,
gure beldurrak partekatu,
ganbarako istorioak kontatu,
“Marauxa, Marauxa!” kantatu,
beldurrak sutan erre,
gaztainekin barrenak berotu.
Aurtengoan ere, eskolako ikasle eta irakasleek, egin dugu Lizuniagarako igoera. Goizeko behe laino eta freskura utzi eta pasiatzeko eguraldi ederra izan dugu, gure landa-ingurune zoragarriaz gozatzeko aukera izanik. Alkebereko etxekoei eskerrak gazta goxoa eskaintzeagatik.
Ikuskizunean zehar, dantza eta dantzaren artean, Xane, eskolatik itzultzen den neskato baten eta bere aitona arrantzale ohiaren arteko elkarrizketa baten zatiak entzungo ditugu.
Sukaldean, merendua hartzen duten bitartean, aitonak itsasoko kontuak kontatzen dizkio: nolakoak ziren itsasontzia jotzen zuten eurite trinko haiek, ekaitz egunak itsaso zabalean, bakailaoa arrantzatzearen gogortasuna etxetik urrun, Ternuako ur hotzetan. Portu urrun eta koloretsuez ere hitz egiten dio, hala nola Kolonbiakoez, non musikak eta dantzak kaleak betetzen zituzten, edo Irlandakoez, non hizkuntza bidaiaren beste erronka bat bihurtzen zen.
Bere hitzetan Bretainian egindako lagunak agertzen dira, beste marinel batzuekin partekatutako abestiak, eta kanpoan denboraldi luzeak eman ondoren herrira itzultzearen emozioa, jaietarako garaiz: plaza, trikitixa, dantzak…
Orainaz hitz egiteko tartea ere badago: marmoka ziztada bat Cadaquesen, olatuen beldurra, eta Xanek eskolan ikasten dituen kantu berriak, aitonak jakin-minez eta irribarrez entzuten dituenak.
Horrela, oroitzapen eta aurkikuntzen artean, itsasoak belaunaldiak batzen ditu.
Euskaraldiaren 4. edizioa 2025ean egingo da. Aurreko hiruak ez bezala, udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era.
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.
Ricardo Baroja eskola osatzen dugun irakasle, guraso, ikasle eta eskolako beste langileak ere ekimen honetan gogotsu parte hartuko dugu.

2024 urteari agurra emateko, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Zenbait kanta abestu genizkien, beraiek opariak banatu zizkiguten eta jantokian prestatutako txistorra pintxoen konpanian, ederki pàsa genuen goiza.


















Aurten ere, Gau Beltza eta Halloween direla-eta lehiaketa antolatu dugu eskolan. Alde batetik, orain arte bezala, kalabaza lehiaketan parte hartu ahal izan dute ikasleek, eta, bertzalde, lehenbiziko aldiz, txano eta erratz lehiaketa ere antolatu dugu. Lehen Hezkuntzako ikasleek gustukoenak zituzten kalabaza, erratz eta txanoei botoa eman diete eta 6. mailako Ainhoa eta hirugarren mailako Izaro izan dira irabazleak. Zorionak biei!
















Aurten ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Goizean goiz, ikasle zaharrenek gazteenei ipuinak kontatu dizkiete. Gero, ikasle bakoitzak etxetik ekarritako liburuak mailegu bidez elkarbanatu ditu, bitartean orri-markatzaileak margotzen aritu gara. Jarduerak bukatzeko, zenbait irakaslek ipuin ezberdinak irakurri dizkiete adin ezberdinetako ikasleei. Oso gustura aritu gara, irakurtzen ere plazera sentitu dezakegulaz ohartu gara.
Aurtengoan 23.korrika izan dugu. Korrika ofiziala, igandeko goizeko lauetan pasaten zenez, ostiralean korrika txikia antolatu genuen eskolan. Ikastetxean zehar aritu ginen mailaz-maila lekukoa pasaz. Festa giroan ederki aritu ginen.
Igande goizeko Korrika ofizialean ere eskolak ordezkaritza handia izan zuen, mila esker parte hartu zenuten guztioi. Ea egunerokotasunean ere horrelako babesa ematen diogun, euskara gure esko baitago.
Aurtengoan ere Martxoaren 8a dela eta, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin.
Mandarrak eta kapak denontzat sortuak direla izan da gure aurtengo aldarrikapena.
Eskolako ikasle, langile eta irakasleek argazkiak atera eta elkarrekin bertsoa kantatu dugu.




Larunbatean auzolanean aritu ginen Ricardo Baroja eskolan. Gurasoak, langileak eta
ikasleak elkartu ginen eskola kolore berriez janzteko. Kanpoko eguraldi txarrari aurpegi eta
giro ona jarri genion.




















Joku Olinpikoen urte honetan ere, Inudeek eta Artzaiek herriko ohiturari jarraipena eman diogu, ortzegun-gizenean. Eskolako sukaldariek prestatutako bazkari goxoarekin energiaz beteta aritu gara kantuan eta dantzan.
Txikienek kirol modalitate ezberdinetan hartu dute parte; urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina ugari erakutsi dizkigute.
Aita Joxepe eta bere bi laguntzaileak ere agurtu ditugu.
Primeran aritu gara.
Emakumeen kontrako indarkeriari gure gaitzespena adierazteko, adinaren araberako lanketa ezberdinak egin ditugu norberaren gelan. Guztiok egin dugun ariketa bat baina, harri bana apaintzea izan da.
Harri horiekin osatutako ikurraren inguruan, talde argazkia atera dugu eta ondoren gure harriak eskolan kontzeko, gure “basoaren” ertz batean kokatu dituzte. Ea fruiturik ematen duten… Gutako batzuk nola egiten zuten ikusi dugu, helduak lan egiten ikustea ere atsegin baitugu. Oso polita geratu zaigula iruditzen zaigu. Ideia bikaina.
Ikasturte honetan ere ohitura zaharrari heldu eta Lizuniagara egin dugu bisita.
Pasa den astelehenean, irailaren 25ean, eskolako ikasle eta irakasle guztiak bertara igo ginen. Aurtengoan ere eguraldia lagun ederki pasa genuen.
Ikasturteari bukaera modu atsegin batean emateko asmoz, eskolako irakasleek 4.,5. eta 6. mailako ikasleentzat ginkana entretenigarri bat prestatu zuten. Guztira hamaika froga pasa behar izan genituen, oso dibertigarriak orokorrean. Hagitz ongi pasa genuen.
Aurtengo liburu eguna apirilaren 23an ospatu bazen ere, guk maiatzaren 3rako utzi genuen ospakizuna.
Goizean goiz, ikasle zaharrenek ikasle gazteenei ipuinak kontatzen aritu eta gero, orri-markatzaileak egiten aritu ginen. Ondoren, Kultur Etxean eskolako hainbat irakaslek prestatutako antzerki bat ikusi genuen. Goiz polita pasa genuen.
Martxoaren 8aren harira, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Ekintza desberdinak burutu ditugu, besteen artean, eta sinbolikoak diren betaurreko moreak janztearekin batera, eskolako patioan, begi morez osatutako puntu morea sortu dugu.

Ohitura zaharrei jarraiki, aurten ere Ortzegun Gizen egunean eta goxo bazkaldu ondoren, herrian zehar dantzan eta kantuan aritu ginen. Eskolako pinguino txikiak lehenengo, Inude eta Artzaiak ondoren. Ederki pasa genuen.
2022 urtea agurtzeko, astoaren arrimuan etorri ziren, Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izan genuen. Ongi etorria emateko elkarrekin gabon kantak kantatu genizkien. Ondoren, Olentzero eta Mari Domingik gelarako opariak banatu zizkiguten eta zenbait ikaslek etxerako oparien eskaera egiteko eskutitzak eman zizkieten.
Gero, 3.zikloko ikasleek zozketa egin zuten, baita irabazleei telefonoz deitu ere.
Eguna bukatzeko eta ohiko moduan, jantokiko langileek txistorra pintxo goxoak eskaini zizkiguten.
Ederki pasa genuen eguna.
Aurten ere, Euskara eguna ospatzeko, eta euskaraldiari amaiera emateko, Eitxoren bixita berezia izan genuen. Hagitz egun polita pasa genuen.
Adin ezberdinetako ikasleek osatutako taldetan bildu eta altxorraren zati ezberdinen bila aritu ginen. Zati guztiak elkartzea lortu genuenean, hauxe irakurri ahal izan genuen: Euskara itsaso urdin eta zabal bat da, eta gurea da!
Ondoren, jantokian prestatu ziguten primerako hamaiketakoarekin, eta musikaz gozatuz, ospatu genuen
Eutsi hitzari, bultza ekimenarekin, orain da garaia! Ekin euskarari, 365 egun!
Azaroaren 25ean Nazioarteko Emakumeen Kontrako Bortizkeria Desagertarazteko Egunaren harira, eskolan hainbat ekintza burutu ditugu emakumeek pairatzen duten bortizkeria salatzeko asmoz.

Bi urtez joan gabe egon eta gero, ohitura zaharrari heldu genion berriro ere. Pasa den ostegunean, irailaren 22an Lizuniagara igo ginen eskolako ikasle eta irakasle guztiak. Eskerrak bidea ahaztu ez dugun… Ederki pasa genuen bai bidean baita Lizuniagan bertan ere.
Udako oporraldia atzean geratu dela eta ikasturte berriari heltzeko garaia iritsi da. Itzulera arinagoa egiteko asmoz eta eskolako kantaren konpainian, ongi etorri xume eta erakargarriagoa prestatu genuen. ONGI ETORRI 2022-2023 IKASTURTERA.
2021-2022 ikasturtea ongi bukatzeko, eskola osoa Afrikaraino joan ginen. Abentura zirraragarriak bizi eta dantzan aritu ginen. Primeran pasa genuen.
Ikasturtea bukatzeko 5urtekook egin ditugun azken bi proiektuak kultur etxean erakusgai jarri genituen, hemen duzue erakusketaren bideoa.
Kaixoo, oraingoan 5 urtekook eskola apaintzea pentsatu dugu, horretarago gelan Piet Mondrian landu dugunez bere estilora margotu ditugu zutabeak. Zoragarri geratu dira!!!!!
Aurten eskolan bertan baratzaren proiektua jarri dugu martxan. Eta badatoz lehenengo etekinak.
Gure sukaldean Km-0 edo hobeto m-0 jakiak…




Apirilaren 13an, eta Nazioarteko Liburuaren eguna hurbil genuenez, ekintza desberdinak antolatu genituen eskolan.







Lehengo ostiralean, gurera ere iritsi zen korrika giroa. Eskolan aritu ginen “ttipi-ttapa” euskararen alde, guztiok elkarrekin. Ei txok ekarri zuen lekukoa, eta amaitzerakoan gela guztiek euskararen aldeko konpromezua sinatzeko proposamena zabaldu zuen. Frontoian amaitu genuen, “hitzekin” dantzan. Eta eguna borobiltzeko, hamaiketako ederra!!
Joku olinpikoak ospatzen diren urteak seinalatuak izaten dira. Zazpi kirol ezberdin, zazpiak ere nahikoa bereziak. Ezagutu dugun ikasturte bereziena arrakasta handiz gaindituta, eskolako ikasle guztiek merezi izan dute urrezko domina. Ikusi nola lehiatu ziren gure eskolako ikasleak azken egun seinalatu honetan.
Modu berexian izan bada ere, nola ez, euskararen eguna ospatu dugu aurten ere. Beti bezala, Ei txoren bisita izan dugu eta talde bakoitzak kanta bat abestu diogu. Eta ohitura ez galtzeko, euskal pastel goxoa eta txokolate beroa dastatu ditugu
Gure eskola Xorroxin irratiko estudio bihurtu dugu azken egunotan. Gure ikasleak txiki txikienetik helduenerarte izan dire irratiko partaide eta egile. Zuzenean entzun ahal izan zen 106.5 frekuentzian pasa den astean zehar , baina galdu zenutenek lasai, hemen dituzue eta egin ziren saioak.
Urtero bezala Ortzegun Gizen egunean, bazkaldu ondoren, herrian barna ibili ginen. Eskolako txikienak mexikar bihurtu ziren eta handienak Inude eta Artzai. Aurtengoan eguraldi aparta izan genuen.
Kontuz ibili…dinosauroak etorri zaizkigu eskolara. Eskerrak Haur Hezkuntzako ikasleekin ongi moldatzen diren!







Azkeneko egunotan bide heziketa ikastaroa jaso dugu Foruzainen eskutik. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu dugu bertan.
Urteroko ohiturari jarraikiz, irailaren 26an, ortzeguna, ikasturteari ongi etorria emateko Lizuniagara joan ginen eskolako ikasle eta irakasle guztiak. Eguraldia lagun, gustura baino gusturago ibili ginen.
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleak, maiatzaren 2 eta 3an Legasako Kattallin aterpetxera gau bat pasatzera joan ginen. Bertiz Abenturan tirolinan eta zuhaitzetatik ibili ginen, parkean jolastu genuen eta frontoian puzgarri batetan ibili eta herri kirolak egin genituen. Euria ari zuenez ezin izan ginen Bertizeko Natur Parkera joan baina hala eta guztiz ere ederki pasatu genuen. Gauean diskofesta izan genuen…
Begira zeinen ongi ibili ginen!!!!
Pasa den ostiralean, martxoaren 22n, haur hezkuntzako ikasle eta irakasleok Donostiara joan ginen. Lehenengo hamaiketakoa egin genuen eta ondoren zientzia museoan sartu ginen. Han ikusitakoa harrigarria izan zen. Gero, eguraldi ederrak lagunduta, bertako parkean bazkaldu eta jolastu genuen. Ederki pasa genuen!
Pasa den Otsailaren 28an, Ortzegun gizen eguna ospatu genuen eskolan.
Goizean Lehen Hezkuntzako ikasleak eskean ibili ziren herrian barrena. Arratsaldean berriz Piratak agertu ziren eskolan. Iñude eta artzaiak ere egon ziren bere konpartsa lagun zutela.
Abenduaren 21ean, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.
Abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna opatzen da. Horren arira Abenduaren 5ean eskolan hainbat ekintza egin genituen. Tartean Ei txo! etorri zen bisitan eta altxorraren bila ere ibili ziren gure ikasleak. Txikienek jolas kooperatiboak egin zituzten. Belen sukaldariak gosari ederra prestatu zuen , eta ondotik elkarrekin Euskaraokea egin genuen.
Urtero bezala, aurten ere Lizuniagara irteera egin dugu. Irailaren 27a izan zen aukeratutako eguna. Beti bezala, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek oinez egin zuten ibilbidea, eta ttikiek berriz, autobusez egin zuten joan-etorria. Hagitz eguraldi ederra egin zuen, eta primeran pasa genuen. Azpiko loturan argazkiak aurkituko dituzue.
Pasa den ostiralean, maiatzak 18, haur hezkuntzako 3 urteko ikasle eta irakasleok Bertizera joan ginen. Lehenengo hamaiketakoa egin eta jolasak egin bidenabar parkea ikusten joan ginen. Ondoren bazkaldu eta jolas librea izan genuen. Eguraldiak lagundu zigun eta ederki pasatu genuen.
Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleak, maiatzaren 10 eta 11n Irrisarri Land-era gau bat pasatzera joan ginen. Bi egun horietan ekintza ugari egin genituen: Baxiren eskulanak, zentzumenen ibilbidea, mitologiako ibilbidea, parketik trenean ibili ginen, bertako jolastokian jolasean aritu ginen eta gauean diskofesta izan genuen…
Pasa den irailaren 21ean Lizuniagara egindako irteerarekin jartzen dugu martxan ikasturte honetan berriro ere eskolako web gunea. Urtero bezala, haundiek oinez egin zuten joan-etorria, eta ttikiek berriz, autobusez. Aurten eguraldi ederra izan genuen gainera. Azpiko loturatik argazkiak ikusi ahal izango dituzue.
Ekainaren 20an, ikasturteari amaiera emateko, azken eguneko besta ospatu genuen. Lehenbiziko, pilotalekuan dantza saioa ikusteko aukera izan genuen. Ondoren, Belen sukaldariak eta bere laguntzaileek prestatutako gosari goxoarekin indarrak berritu, eta 6. mailakoei agurra egin genien.
ONGI PASA UDA ETA IRAILA ARTE!!
Ikasturteari bukaera emateko hiru urteko ikasleak Bertizeko Natur Parkera joan ginen pasa den ekainaren 5ean goiz pasa, Natur Ingurugiroaren Eguna zela aprobetxatuz.
Goizean iritsi orduko bertako begiraleek harrera goxoa egin ziguten, ondoren taldetan banatu eta tailer txiki batean parte hartu genuen “Erreka Mariren ginkana”. Ikasleak loretegitik ibili ziren pista desberdinak bilatuz eta azkenean Bidasoa errekan Erreka Mari lamia azaldu zitzaigun gu agurtzera.
Ondoren hamaiketakoa hartu, bertako parkean jolas librean ibili eta eskolara bueltatu ginen txangoari bukaera emanez.
Primeran pasa genuen!!!
Aurten sorginen herria bisitatzera joan gara. “Graxiana” aterpean gauzak utzi ondotik, herria hobeki ezagutzeko ginkana ttiki bat egin genuen. Ondotik sendadabelarrak bildu genituen eta hauekin hormairudiak egin.
Hurrengo goizean, kobazuloak bisitatzera joan ginen eta sorginek bezala AKELARRE bat egin genuen.
Apirilaren 4an Lehen Hezkuntzako 1. zikloko eta Trantsizio Unitateko ikasleak Bertizera joan ziren eguna pasatzera. Bertan, menditik itzuli ttiki bat egin zuten, bi taldetan banaturik eta monitoreen laguntzarekin. Ondoren, Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera ere izan zuten. Bazkaltzera ondoan dagoen parkera joan ziren, eta bertan jolasten egon ziren autobusa berriro etorri zen arte.
Pasa den ostiralean, martxoak 24, haur hezkuntzako ikasle eta irakasleok Donostiara joan ginen. Lehenengo hamaiketakoa egin eta aquariuma ikusi genuen. Ondoren bazkaldu eta Kristinaenea parkean jolastu genuen. Eguraldiak lagundu zigun eta ederki pasatu genuen.
Pasa den otsailaren 23an Ortzegun Gizen eguna ospatu genuen. Goizean, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleak eskean ibili ziren etxez etxe, herriko auzo desberdinetatik bananduta. Arratsaldean berriz, urteroko desfilea egin zen. Haundiak, beti bezala, inude eta artzaiak bezala mozorratu ziren, eta ttikiak berriz, aurten aukeratu zuten gaia ITSASOA izan zen. Azpian egun horretako argazki pila aurkituko dituzue