
TXIKI TXEF – MARTIKO
“Martiko”-k antolatutako Txiki Txef delako lehiaketan eskolako zenbait partaidek parte hartu zuten, eta 10-12 urte bitarteko mailan 1. saria ere lortu zuten.
Orain, Lurraren Egunean, postua jarriko dute Merkatarien Plazan, saridunak suertatutako hiru pintxoak borondatearen truke salgai jarriko dituzte. Postuan lortutako diruaren zati bat eskolarako izanen da.
Beheitiko loturan, bidali dizkiguten argazkiak ikusi ahal izango dituzue.