Browsed by
Category: T.U.

KANPALDIA LH- 1. ZIKLOA ETA GELA ALTERNATIBOA

KANPALDIA LH- 1. ZIKLOA ETA GELA ALTERNATIBOA

Maiatzaren 28 eta 29an eskolako Lehen Hezkuntzako Lehenengo Zikloko eta Gela Alternatiboko ikasleak IrrisarriLand-en egon ginen kanpaldian. Eguraldiak gehiegi lagundu ez zigun arren bi egun polit pasatu genituen. Jolastokian jolastu, trenean ibili, mendian ibilbide desberdinak egin… Argazkietan ikusiko duzue egindako guztia.

ARGAZKIAK

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.

ARGAZKIAK

FICOBA – EGUBERRIKO JOLASTOKIA

FICOBA – EGUBERRIKO JOLASTOKIA

Pasa de abenduaren 19an eskolako Lehen Hezkuntzako 1. zikloko eta Laguntza Gelako ikasle eta irakasleak Irungo FICOBAN egon ziren Eguberriko Jolastokian. Azpiko estekan argazki batzuk ikusi ahal izango dituzue.

ARGAZKIAK