Browsed by
Category: LH1-2

INAUTERIAK

INAUTERIAK

Joku Olinpikoen urte honetan ere, Inudeek eta Artzaiek herriko ohiturari jarraipena eman diogu, ortzegun-gizenean. Eskolako sukaldariek prestatutako bazkari goxoarekin energiaz beteta aritu gara kantuan eta dantzan.

Txikienek kirol modalitate ezberdinetan hartu dute parte; urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina ugari erakutsi dizkigute.

Aita Joxepe eta bere bi laguntzaileak ere agurtu ditugu.

Primeran aritu gara.

IKUSI

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Aurtengo Euskara Eguna abenduaren 3an bazen ere, guk bostean ospatu genuen. Goizean zehar, talde bakoitza bere gelan ekintza ezberdinak burutzen ari zen bitartean, txandaka eskolako sarreran gure eskuen aztarna utzi genuen, guztion artean zuhaitz ederra izango denaren lehenengo pintzeladak emanez.

Jolas orduan gure sukaldari taldeak Euskal Pastela, Ei-Txoren gailetak eta txokolate goxoa dastatzeko aukera eskaini zigun, hori plazerra.

Arrastsaldea berriz, Kultur Etxean pasa genuen. Talde bakoitzak, koreografia baten laguntzaz, kantu ikuskizun bat eskaini zuen, bukaeran gelan sortutako leloa plazaratuz.

IKUSI

AZAROAK 25

AZAROAK 25

Emakumeen kontrako indarkeriari gure gaitzespena adierazteko, adinaren araberako lanketa ezberdinak egin ditugu norberaren gelan. Guztiok egin dugun ariketa bat baina, harri bana apaintzea izan da. 

Harri horiekin osatutako ikurraren inguruan, talde argazkia atera dugu eta ondoren gure harriak eskolan kontzeko, gure “basoaren” ertz batean kokatu dituzte. Ea fruiturik ematen duten… Gutako batzuk nola egiten zuten ikusi dugu, helduak lan egiten ikustea ere atsegin baitugu. Oso polita geratu zaigula iruditzen zaigu. Ideia bikaina.

IKUSI

SALTING

SALTING

Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero,  eguraldiagatik hiria bisitatu ezin genuenez, Autobus Geltoki zaharrean bazkaldu eta jolastu genuen.

IKUSI

ZINEMA EGUNA

ZINEMA EGUNA

Joan den asteartean, irailak 26, Zinemaldia dela eta, lehen zikloko ikasleok zinemaren eguna ospatu genuen.

Horretarako eta Hayao Miyazaki zuzendari japoniarrari omenaldi gisa, “Totoro auzokidea” filmarekin gozatu ahal izan genuen. Proiekzioan zehar, krispeta gutxi batzuk jan ahal izan genituen. Gora zinema!