SALTO TA SALTO
Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero, eguraldiagatik hiria bisitatu ezin genuenez, Autobus Geltoki zaharrean bazkaldu eta jolastu genuen.
Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero, eguraldiagatik hiria bisitatu ezin genuenez, Autobus Geltoki zaharrean bazkaldu eta jolastu genuen.
Martxoaren 15ean, Miren Agur Meaberen bisita izan genuen eskolan. Lehen Hezkuntzako 4 eta 2.mailako ikasleekin egon zen, bere liburuen inguruan hitz egiten. Ipuintxo batzuk kontatu zizkien eta ondoren ikasleek galdera batzuk egin zizkioten. Bukatzeko, Miren Agurrek ikasleen liburuak sinatu zituen. GORA LIBURUAK!






Aurtengoan ere Martxoaren 8a dela eta, gure eskolak bat egin du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin.
Mandarrak eta kapak denontzat sortuak direla izan da gure aurtengo aldarrikapena.
Eskolako ikasle, langile eta irakasleek argazkiak atera eta elkarrekin bertsoa kantatu dugu.




Martxoaren 5ean, Lehen Zikloko ikasle eta irakasleriak Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea bisitatu dugu.
Bertan, Txominek gertutik erakutsi digu jasotzen dituzten hondakin desberdinak nola sailkatzen eta birziklatzen dituzten. Egoera onean iristen diren objektuak berrerabiltzeko, merkatu ttiki bat martxan jarri dutela azaldu digute. Bertan, jostailuak, liburuak, kirol materiala, haurrentzako silletak, armairuak, bizikletak…
Ikasleek azalpenak arreta handiz entzun dituztenez, Txominek botil polit bana oparitu digu. GORA BIRZIKLAPENA ETA BERRERABILPENA!!!





Larunbatean auzolanean aritu ginen Ricardo Baroja eskolan. Gurasoak, langileak eta
ikasleak elkartu ginen eskola kolore berriez janzteko. Kanpoko eguraldi txarrari aurpegi eta
giro ona jarri genion.



















