NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA
Aurten ere Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Goizean goiz, ikasle zaharrenek gazteenei ipuinak kontatu dizkiete. Gero, ikasle bakoitzak etxetik ekarritako liburuak mailegu bidez elkarbanatu ditu, bitartean orri-markatzaileak margotzen aritu gara. Jarduerak bukatzeko, zenbait irakaslek ipuin ezberdinak irakurri dizkiete adin ezberdinetako ikasleei. Oso gustura aritu gara, irakurtzen ere plazera sentitu dezakegulaz ohartu gara.
IZARRETAN SALTOKA
Martxoaren 25ean, bigarren hiruhilekoari bukaera ona emateko, lehen, bigarren eta gela alternatiboko ikasleak, dagozkien irakasleekin batera, Donostiako Izarparkera joan ginen. Gero, eguraldia lagun genuela aprobetxatuz, hondartzara hurbildu ginen bazkaltzeko eta hondartzan jolasteko.
Egun bikaina izan zen!
HARRO HERRI 23. KORRIKA
Aurtengoan 23.korrika izan dugu. Korrika ofiziala, igandeko goizeko lauetan pasaten zenez, ostiralean korrika txikia antolatu genuen eskolan. Ikastetxean zehar aritu ginen mailaz-maila lekukoa pasaz. Festa giroan ederki aritu ginen.
Igande goizeko Korrika ofizialean ere eskolak ordezkaritza handia izan zuen, mila esker parte hartu zenuten guztioi. Ea egunerokotasunean ere horrelako babesa ematen diogun, euskara gure esko baitago.
SALTO TA SALTO
Joan den azaroaren 21ean, lehen zikloko ikasleok Iruñean pasa genuen eguna. Lehenengo Salting-a bisitatu genuen, eta gero, eguraldiagatik hiria bisitatu ezin genuenez, Autobus Geltoki zaharrean bazkaldu eta jolastu genuen.