Browsed by
Category: LH 5-6

SEXUALITATEA

SEXUALITATEA

6.mailako ikasleek sexualitate tailerrean parte hartu genuen. Itsasok sortu zitzaizkigun galderak erantzun eta informazio haunitz eman zigun. Gaia lantzeko hainbat liburu ere erakutsi zizkigun. Oso gustora egon ginen.

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Aurtengo Euskara Eguna abenduaren 3an bazen ere, guk bostean ospatu genuen. Goizean zehar, talde bakoitza bere gelan ekintza ezberdinak burutzen ari zen bitartean, txandaka eskolako sarreran gure eskuen aztarna utzi genuen, guztion artean zuhaitz ederra izango denaren lehenengo pintzeladak emanez.

Jolas orduan gure sukaldari taldeak Euskal Pastela, Ei-Txoren gailetak eta txokolate goxoa dastatzeko aukera eskaini zigun, hori plazerra.

Arrastsaldea berriz, Kultur Etxean pasa genuen. Talde bakoitzak, koreografia baten laguntzaz, kantu ikuskizun bat eskaini zuen, bukaeran gelan sortutako leloa plazaratuz.

IKUSI

AZAROAK 25

AZAROAK 25

Emakumeen kontrako indarkeriari gure gaitzespena adierazteko, adinaren araberako lanketa ezberdinak egin ditugu norberaren gelan. Guztiok egin dugun ariketa bat baina, harri bana apaintzea izan da. 

Harri horiekin osatutako ikurraren inguruan, talde argazkia atera dugu eta ondoren gure harriak eskolan kontzeko, gure “basoaren” ertz batean kokatu dituzte. Ea fruiturik ematen duten… Gutako batzuk nola egiten zuten ikusi dugu, helduak lan egiten ikustea ere atsegin baitugu. Oso polita geratu zaigula iruditzen zaigu. Ideia bikaina.

IKUSI

SARE SOZIALAK

SARE SOZIALAK

Sare sozialen arriskuei buruz informazioa ematera etorri zitzaigun Aitor. Talde bakoitzak lau saio eskaini zizkion eta hainbat ekintza egiteko aukera izan genuen. Gure esperientziei eta ezagutzen ditugun esperientziei buruz solastu, jolastu eta zenbait bideo ikusi genituen. Gauza larriak gerta daitezkela ikusi dugu behintzat, hamaika kontu atera ziren…

Oso aberasgarria izan da eta mila esker Aitor.