2021eko ESKI KANPAINA
Martxo hasieran, 5. eta 6. mailako ikasleek, Aste Txuriko kanpainan parte hartu genuen. Isaban pasa genituen 5 egun, eskiatzen eta bestelako ekintzetaz gozatzen ikasturte berezi honetan.
Martxo hasieran, 5. eta 6. mailako ikasleek, Aste Txuriko kanpainan parte hartu genuen. Isaban pasa genituen 5 egun, eskiatzen eta bestelako ekintzetaz gozatzen ikasturte berezi honetan.
Dakizuenez, Ricardo Baroja eskola duela 40 urte ireki zen; 1980. urtean. Nolakoa zen orduko eskola? Nolakoak ziren klaseak, irakasleak, orduko “teknologia berriak”, etxeko lanak… Horri guztiari buruz, baita askoz gauza gehiagori buruz ere, galdetu zieten 5. mailako ikasleek duela 40 urte eskolan egon ziren 4 gurasori.
Hortaz gain, bigarren solairuko pasabidean duela 40 urteko “teknologia berriak” nolakoa ziren ikasteko erakusketatxo bat jarri dugu.
5. mailako ikasleek magia ikuskizun paregabea eskaini zuten eskolako patioan. Magia izeneko proiektua bukatzeko Oier mago/bakarrizketalaria/gidolariak ikuskizun ederra eskaini zigun gelan.
Otsailaren 5ean 5. eta 6. mailako ikasleak Zugarramurdira joan ginen (elkarren ondoan baina ez nahasiak) Sorginen museoa eta leizeak bisitatzera. Ederki pasa eta asko ikasi genuen.
Abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Aurten, pandemiak behartuta, hauek ere muxukoarekin etorri dira eta gelaz gela ibili dira opariak banatzen. Ikusi ditugunean izugarrizko poza eman digute eta gure kantuekin eskertu ditugu.