Browsed by
Category: HH

IKASTURTE BUKAERAKO BESTA

IKASTURTE BUKAERAKO BESTA

2025-2026  ikasturteari bukaera emateko, EiTxo eta Einstiñarekin denboraren makinaz baliatuz, aurrera eta atzera ibili ginen denboran zehar. Hamarkada eta estilo ezberdinetako dantzak ikusi genituen eta primeran pasa genuen.

KORRIKA 2026

KORRIKA 2026

Korrika ofizialerako berotuz eta EiTxoren konpainian, gure Korrika Ttikia ospatu genuen astelehen arratsaldean. Eskolatik Matzadara abiatu eta bertan bost buelta eman genituen, lekukoa mailaz-maila pasatuz. Azkenean EiTxok gela bakoitzean idatzitako mezu sekretuak ozenki irakurri zituen. Esker anitz gerturatu zineten familiei. Primeran pasa genuen.

Astearte goizean berriz Korrika ofizialean parte hartu genuen eskolako hainbat ikasle, guraso eta langileek. Gero jantokian prestatu ziguten gosari goxoa dastatzeko aukera ere izan genuen. Esker anitz jantokiko langile eta gerturatu zineten guztioi.

2025 EGUBERRIAK

2025 EGUBERRIAK

2025 urteari agurra emateko, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Zenbait kanta abestu genizkien eta beraiek opariak banatu zizkiguten. Jantokian prestatutako txistorra pintxoen konpainian, ederki pasa genuen goiza.

GAU BELTZA

GAU BELTZA

Trapu zaharrak ateri, 

itzalitako kalabazak pixtu, 

gure beldurrak partekatu, 

ganbarako istorioak kontatu, 

“Marauxa, Marauxa!” kantatu, 

beldurrak sutan erre, 

gaztainekin barrenak berotu.

LIZUNIAGARA

LIZUNIAGARA

Aurtengoan ere, eskolako ikasle eta irakasleek, egin dugu Lizuniagarako igoera. Goizeko behe laino eta freskura utzi eta pasiatzeko eguraldi ederra izan dugu, gure landa-ingurune zoragarriaz gozatzeko aukera izanik. Alkebereko etxekoei eskerrak gazta goxoa eskaintzeagatik.