Browsed by
Category: HH

GAU BELTZA

GAU BELTZA

Trapu zaharrak ateri, 

itzalitako kalabazak pixtu, 

gure beldurrak partekatu, 

ganbarako istorioak kontatu, 

“Marauxa, Marauxa!” kantatu, 

beldurrak sutan erre, 

gaztainekin barrenak berotu.

LIZUNIAGARA

LIZUNIAGARA

Aurtengoan ere, eskolako ikasle eta irakasleek, egin dugu Lizuniagarako igoera. Goizeko behe laino eta freskura utzi eta pasiatzeko eguraldi ederra izan dugu, gure landa-ingurune zoragarriaz gozatzeko aukera izanik. Alkebereko etxekoei eskerrak gazta goxoa eskaintzeagatik.

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

IKASTURTE BUKAERAKO JAIALDIA

Ikuskizunean zehar, dantza eta dantzaren artean, Xane, eskolatik itzultzen den neskato baten eta bere aitona arrantzale ohiaren arteko elkarrizketa baten zatiak entzungo ditugu.

Sukaldean, merendua hartzen duten bitartean, aitonak itsasoko kontuak kontatzen dizkio: nolakoak ziren itsasontzia jotzen zuten eurite trinko haiek, ekaitz egunak itsaso zabalean, bakailaoa arrantzatzearen gogortasuna etxetik urrun, Ternuako ur hotzetan. Portu urrun eta koloretsuez ere hitz egiten dio, hala nola Kolonbiakoez, non musikak eta dantzak kaleak betetzen zituzten, edo Irlandakoez, non hizkuntza bidaiaren beste erronka bat bihurtzen zen.

Bere hitzetan Bretainian egindako lagunak agertzen dira, beste marinel batzuekin partekatutako abestiak, eta kanpoan denboraldi luzeak eman ondoren herrira itzultzearen emozioa, jaietarako garaiz: plaza, trikitixa, dantzak…

Orainaz hitz egiteko tartea ere badago: marmoka ziztada bat Cadaquesen, olatuen beldurra, eta Xanek eskolan ikasten dituen kantu berriak, aitonak jakin-minez eta irribarrez entzuten dituenak.

Horrela, oroitzapen eta aurkikuntzen artean, itsasoak belaunaldiak batzen ditu.

IKUSI

ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!

Euskaraldiaren 4. edizioa 2025ean egingo da. Aurreko hiruak ez bezala, udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era. 

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Ricardo Baroja eskola osatzen dugun irakasle, guraso, ikasle eta eskolako beste langileak ere ekimen honetan gogotsu parte hartuko dugu.