Browsed by
Category: Berriak

GOXO – GOXO

GOXO – GOXO

Aurten eskolako 40. urteurrena denez, 1.maila A-ko taldea, urte berezi hau ospatzen hasi gara jada, eta jantokiko Belen eta Leirerekin lantxo bat egin dugu. Laster Xiri Miri aldizkarian ikusteko aukera izango duzue. Hementxe duzue aurrerapen bat. Zuen gustukoa izango delakoan gaude.

40. URTEURRENA

40. URTEURRENA

Dakizuenez, Ricardo Baroja eskola duela 40 urte ireki zen; 1980. urtean. Nolakoa zen orduko eskola? Nolakoak ziren klaseak, irakasleak, orduko “teknologia berriak”, etxeko lanak… Horri guztiari buruz, baita askoz gauza gehiagori buruz ere, galdetu zieten 5. mailako ikasleek duela 40 urte eskolan egon ziren 4 gurasori.

Hortaz gain, bigarren solairuko pasabidean duela 40 urteko “teknologia berriak” nolakoa ziren ikasteko erakusketatxo bat jarri dugu.

IGERILEKURA!!

IGERILEKURA!!

Lehenengo hiruhilabetean, ikasturtero bezala, 3.maila A gelako ikasleek G.H.ko saioak Lesakako kiroldegiko igerilekuan eman dituzte.
Hamaiketakoa jan ondotik errekreo tenorea erabili izan dugu Lesakara joateko. Han ordu beteko saioa egin ondoren ikastetxera bueltatzen ginen. Bederatzi saio egin dituzte eta igeriketa teknikak ikasteaz gain primeran pasatu dute.
Bigarren hiruhilabetean 3. maila B gelako ikasleek ekintza berbera eginen dute.

LIZUNIAGA 2018

LIZUNIAGA 2018

Urtero bezala, aurten ere Lizuniagara irteera egin dugu. Irailaren 27a izan zen aukeratutako eguna. Beti bezala, Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek oinez egin zuten ibilbidea, eta ttikiek berriz, autobusez egin zuten joan-etorria. Hagitz eguraldi ederra egin zuen, eta primeran pasa genuen. Azpiko loturan argazkiak aurkituko dituzue.

ARGAZKIAK

ZINEMALDIA

ZINEMALDIA

Irailaren 21ean, Ricardo Baroja eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, Donostiako Zinemaldira joan ginen. “Paddington 2” abenturazko pelikula ikusi genuen eta asko gustatu zitzaigun. Ondoren, autobusa hartu eta hondartzara joan ginen. Hondartzan, arean jolastu eta bainatu ginen, olatu handiak zeuden. Primeran pasa genuen.

ARGAKIAK