Browsed by
Category: 2025/26

IRUÑERA IRTEERA

IRUÑERA IRTEERA

Pasa den ostiralean, otsailak 13, Iruñera joan ginen 3.zikloko ikasle eta irakasleak.

Lehenik Kaiku fabrikan egon ginen eta bertan jogurta nola egiten duten ikusteaz gain, dastatzeko aukera ere izan genuen. Handik Saltingera joan ginen, ia bi orduz saltoka aritu, bazkaldu eta Berara itzuli ginen. Ederki pasa genuen.

BIDE HEZKUNTZA

BIDE HEZKUNTZA

Joan den ostiralean, urtarrilaren 29an, 2. mailako ikasleek Foruzaingoak antolatutako bide-hezkuntzako jardueran parte hartu zuten.

Lehenik, klaseko hitzaldi txiki batean, segurtasun-arauak errepasatu zituzten, hala nola oinezkoenak, bidaiarienak edo zikloturistenak. 

Gero, bizikletekin frontoira joan ziren Foruzaingoak montatua zuten zirkuitoan ibiltzera.

Primeran pasa zuten!

BATZARRA

BATZARRA

Egin dugu aurtengo lehenengo batzarra. 2. eta 3.zikloko ikasle guztiak elkartu eta hainbat gaien inguruan solastu genuen. Orain, bildutako proposamenak aztertuko dira… Ea elkarbizitza hobetzeko eta eskolan gustora sentitzeko balio duten.

MILESKER!!!!!

MILESKER!!!!!

Rosaren ibilbideak gure eskolan,  liburu potolo horietako baten antza du, hogei urtetik gorako epean idazten ahal den liburu sendo horiena. 

Lehen orrialdeak Haur Hezkuntzan idatzi zituen, urte askotan txikienen lehen pausoak zainduz, pazientziaz eta mimoz, patsadaz baina sendo. 

Gero, bertze kapitulu garrantzitsu bat etorri zen: zuzendaritzarena. Hainbertze urtez eskola gidatzen, lehenik kontuekin, zenbakiekin gotti eta betti, eta ondoren, iparrorratz sendo baten moduan aritu zinen zuzendari lanetan. Kapitulu ilun eta argiak bizi zenituen, baina beti aintzinera! 

 Azken urteak aldiz Lehen Hezkuntzan pasa dituzu, oraindik ere egunero orriak mimoz betetzen.

Rosa beti izan da lasaitasunaren sinonimo: bere presentziak eta goxotasunak dena baretu egiten du. Beti laguntzeko prest, konfiantza emanez, hitz egokia une egokian aurkituz… eta lanerako, berriz, isilik baina tinko, eguneroko lan ttiki horiek benetan handiak bihurtuz.

Eskerrak eman nahi dizkizugu, eskolari eskaini diozun guztiagatik: zure inplikazioagatik, dedikazioagatik eta bihotzagatik. Haurrek, familiek, eskolako langile guztiok eta eskolak berak aunitz jaso dugu zuregandik.

Eta orain bai, iritsi da momentua, bizitzako kapitulu berria hastekoa. Lehenik, deskantsua hartu… eta gero, poliki-poliki, bidaiatu, denbora hartu, eta betidanik gustuko izan dituzun gauza horiek egiteko aukera probextu. Gozatu ordutegirik gabe, txirrinarik gabe… 

 Zorionak erretiroagatik! merezitako atsedena duzu,  eta pozez beteriko etapa izan dadila opa dizugu! Beraz, bihotz-bihotzez eskerrik asko Rosa!

2025 EGUBERRIAK

2025 EGUBERRIAK

2025 urteari agurra emateko, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Zenbait kanta abestu genizkien eta beraiek opariak banatu zizkiguten. Jantokian prestatutako txistorra pintxoen konpainian, ederki pasa genuen goiza.