Browsed by
Category: 2024/25

IÑAUTERIAK

IÑAUTERIAK

Aurtengo ortzegun-gizenean, peña eta txarangen gibeletik, Inude eta Artzaiek herriko ohiturari jarraipena eman genion.  Eskolako sukaldariek prestatutako bazkari goxoari, eta modu ezberdinetan parte hartu duzuen guztioi esker, energiaz beteta aritu ginen kantuan eta dantzan. Primeran pasa genuen. Gora Inauteriak!

IKUSI

SKOLAE MALETA

SKOLAE MALETA

Eskolan jaso dugu hezkidetzarekin lotutako liburu sorta bat. Liburu hauek eskolan gurekin izanen ditugu hilabete batez. 

3-12 urte bitarteko materiala dago ikasleekin lantzeko baita irakasleentzat liburu interesgarriak.

IRUÑEARA BISITA

IRUÑEARA BISITA

Pasa den ostiralean, urtarrilak 24, Iruñera joan ginen 3.zikloko ikasle eta irakasleak.

Lehenik proiektuarekin lotutarko ekintza ezberdinak egin genituen mailaka.

5.mailakoak Paris365era joan ginen, boluntarioen bidez haurtzaroan gizarte bazterkeriako egoerak prebenitzearen alde lan egiten duen irabazirik gabeko erakundea ezagutzera, eta 6.mailakoek berriz, Xaloa telebistako Berriozarreko estudioa bisitatzeko aukera izan genuen. 

Jarraian, Saltingera joan ginen denok batera. Bertan bazkaldu eta pozez saltoka Berara itzuli ginen.

IKUSI

EGUBERRI ON!!!

EGUBERRI ON!!!

2024 urteari agurra emateko, Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan genuen. Zenbait kanta abestu genizkien, beraiek opariak banatu zizkiguten eta jantokian prestatutako txistorra pintxoen konpanian, ederki pàsa genuen goiza.

IKUSI

BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETA

Abenduaren 16, 17 eta 18an, gure eskolako lehen hezkuntzako ikasleek bide-hezkuntzako jardueretan parte hartu zuten. Ikasgelan oinezkoen, zikloturisten eta auto-bidaiarien segurtasun-arauak errepasatu ondoren, ikasleek arau horiek errespetatzea praktikan jarri zituzten Eztegara pilotalekuan muntatu zen zirkuitu batean.

IKUSI