UDALETXEAN BISITAN
Ricardo Baroja eskolako laugarren mailako 22 ikasleak, urriaren 27an udaletxera joan ziren. Ikasleak alkatearekin egon ziren, eta eskaera bat egin zioten.
Aitor Elexpuru ezagutu zuten eta bere lanari buruzko galderak eta udaletxearen funtzionamenduari buruzko galderak egin zizkioten.
Lehendabizi bere lanari buruz erran zuen, hasieran Aitor zinegotzia izan zela eta orain alkate bezela egunero udaletxean egun osoz lan egiten duela baina egun libreak ere badituela.
Bestalde, Aitorrek esan zuen diru kopuru zehatz bat dutela (4 milioi euro) urtero herriko hobekuntzetan gastatzeko.
Azkenik, ikasleek herriko igerilekua konpondu eta txirrista jartzeko eskaera egin zioten agiri ofizial baten bidez. Eskaera udaletxeko erregistroan sartu zuten eta alkateari eskua emanta joan ziren.
HALLOWEEN
LIZUNIAGA
Bi urtez joan gabe egon eta gero, ohitura zaharrari heldu genion berriro ere. Pasa den ostegunean, irailaren 22an Lizuniagara igo ginen eskolako ikasle eta irakasle guztiak. Eskerrak bidea ahaztu ez dugun… Ederki pasa genuen bai bidean baita Lizuniagan bertan ere.
ZINEMALDIA 2022
Aurten ere Donostiako Zinemaldiarekin dugun hitzorduari kale egin gabe, Terra Willy: Planeta ezezaguna filmea ikusi genuen, 2. eta 3.zikloko ikasle eta irakasleak.
Ondoren, Ondarretako hondartzara joan ginen. Batzuk garraio publikoa erabiliz eta beste batzuk berriz oinez. Primeran pasa genuen, eguraldia lagun.