SOINUA IRATZARRI
Aurrera goaz Soinua Iratzarri proiektuarekin . Martxoaren 5ean soinu paisai bat sortu genuen gure inguruari musika jarriz.
Aurrera goaz Soinua Iratzarri proiektuarekin . Martxoaren 5ean soinu paisai bat sortu genuen gure inguruari musika jarriz.
Pasa den ostiralean, otsailak 21, 2.zikloko ikasle eta irakasleek Zestoako Ekainberriko museoa bisitatu genuen. Bi taldetan banatu ginen, talde batek tailerra egiten zuen bitartean besteak Ekaingo kobazuloaren erreplika bisitatu zuen. Tailerrean, Historiaurrean sua egiteko moduak azaldu zizkiguten eta kobazuloko erreplikan berriz, aintzinako gizakiek egindako artelanak ikusi genituen. Azkenik, Zestoako parke batean bazkaldu eta jolastu ondoren itzuli egin ginen. Primeran pasatu genuen.
Sare sozialen arriskuen berri emateko asmoz, Foruzaingoak hitzaldi bana eman zien 3. zikloko ikasleei eta hauen gurasoei. Sare sozialen erabilpena geldiezina da baina dituen alde erakargarriez gain, dituen arriskuen kontzientzia hartzea ezinbestekoa da.
Denbora azkar doa eta dagoeneko ailegatu da zure seme-alaba eskolaratzeko garaia. Aurrematrikulazioa egiteko epea Otsailaren 3tik 7ra izanen da.
Aukeratu D eredua, euskarazko murgiltze eredua.
Etorri eta ezagutu gure ikastetxea!!
Urtarrilaren 9an, Esther Carrizok eta Araitz Bizkaik antzeztutako “En transito” obra ikustera joan ginen. Heriotzari buruzko hausnarketa interesgarria bezain beharrezkoa.