Browsed by
Category: 2019/20

EGUBERRIAK

EGUBERRIAK

Abenduaren 20an, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.

ARGAZKIAK

KALITATE ZIGILUA LORTU DUGU!!

KALITATE ZIGILUA LORTU DUGU!!

Ikastetxeko irakaslego guztiaren lanari esker, gure ikastetxeak, Bortzirietako beste batzuekin batera, “Kalitatezko ikastetxe” zigilua jaso du! Iaz pasatutako auditoritzak konfirmatu bezala, errekonozimendu honek eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditugu. Aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu etengabeko hobekuntza baten alde.

IDAZLEAK ESKOLAN

IDAZLEAK ESKOLAN

Ikasturte honetan ere 2.zikloko ikasleek “Idazleak Eskolan” programan parte hartu dugu. Abenduaren 5ean Jokin Mitxelena ilustratzaile eta idazlearen bisita izan genuen. Egun horretarako ikasleek “Puka, erleak eta traktorea” liburua irakurri eta komentatua genuen. Ikaslegoa bi saiotan banatu zen, lehenengoan 3.mailakoak eta bigarrenean 4.mailakoak. Bietan Jokinen lanari buruz solastu genuen eta opari bezala zenbait marrazki egin zizkigun. Azkenean ikasle bakoitzaren liburua sinatu eta eskatutako marrazkia egin zuen. Saio oso polita izan zen eta Pukaren hurrengo abentura irakurtzeko irrikitan gaude.

ARGAZKIAK

BATZARRA

BATZARRA

6. mailako ikasle talde batek zuzentzen duen batzarra bi hilabetetan egiten dugu. Bertan,  3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek parte hartzen dute. Bizikidetzarekin loturiko kexak eta proposamenak adierazteko bide aparta da. 

ARGAZKIAK