Browsed by
Category: 2017/18

BIDE HEZIKETA

BIDE HEZIKETA

Pasa den urtarrilaren 29, 30 eta 31an bide heziketako saioak izan genituen eskolan foruzainen eskutik. Klase teorikoak eskolan entzun ondotik, Eztegara pilotalekuan prestatutako zirkuitoan bizikletekin ibiltzeko aukera izan genuen. Herritik ere ibilbidetxoa eginez, oinezkoak bezala nola jokatu behar dugun erakutsi ziguten.

ARGAZKIAK

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Abenduaren 22an, eta 24ko gauean etxeetatik pasa aurretik, Olentzero eta Mari Domingi eskolan egon ziren. Opariz kargatua ekarri zuten astoa, eta guk ordainean, sukaldeko langileek prestatutako gosari ederra, kantak, besarkadak eta musuak eskaini genizkien.

ARGAZKIAK

FICOBA – EGUBERRIKO JOLASTOKIA

FICOBA – EGUBERRIKO JOLASTOKIA

Pasa de abenduaren 19an eskolako Lehen Hezkuntzako 1. zikloko eta Laguntza Gelako ikasle eta irakasleak Irungo FICOBAN egon ziren Eguberriko Jolastokian. Azpiko estekan argazki batzuk ikusi ahal izango dituzue.

ARGAZKIAK