Berako Ricardo Baroja Ikastetxe Publikoak eta Arantzako Herri Eskolak “Kalitatearekin konpromezua” ziurtagiriak jaso dituzte
Abenduaren 19an “Kalitatearekin konpromezua” ziurtagiriak jaso zituzten Berako Ricardo Baroja ikastetxe publikoak, eta Arantzako Herri Eskolak Nafarroako Jauregian egin zen ekitaldian, Jose Luis Mendoza hezkuntzako kontseilaria eta Roberto Perez hezkuntzako zuzendari nagusiaren eskutik. Iazko ikasturtean pasa zuten auditoriaren ondorio da ziurtagiri hau.
Azkeneko urte hauetan, Andoni Errandonearen zuzendaritzapean, Lekarozeko N6EL sarean zonaldeko bertze hainbat ikastetxe publikoekin batera lan egin dute eta oso positiboki baloratzen dute ikasitako guztia.
Ziurtagiri honek, orain arte egin duten guztia mantenduz eta hobetuz, lanean jarraitzeko adorea ematen die.