Browsed by
Author: Administratzailea

BILBORA

BILBORA

Otsailaren 28an, 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, goizean-goiz Bilbora abiatu ginen. Bertan, Bizkaiako Zubira igotzeko aukera izan genuen, gero metroz San Mameseraino joan ginen eta bertatik paseo bat emanez Guggenheim museora. Oporren bezpera egun itzela.

IKUSI

DONOSTIARA: EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

DONOSTIARA: EUREKA ZIENTZIA MUSEOA

Otsailaren 28an, lehen zikloko ikasle eta irakasleak Donostian izan ginen. Eureka Zientzia Museoa bisitatu genuen eta bertan hainbat tailerretan parte hartu genuen:

1. mailako ikasleek LEGO Robotika I eta ANIMALIAK: BAZENEKIEN…?

eta 2. mailakoek berriz, PLANETARIUM Y LEGO Robotika I.

Bertan bazkaldu genuen eta gero, parke batera joan ginen, aire zabalean jolasteko. Primeran pasatu genuen!

IKUSI