Browsed by
Author: Administratzailea

HAUR KANTARIEN TOPAKETA

HAUR KANTARIEN TOPAKETA

Joan den larunbatean, hilaren 28an, Lesakan Giltzarri abesbatzak antolatutako Haur kantarien topaketa izan zen. Bertan gure eskolako Lehen Hezkuntzako 2.mailako hainbat ikaslek parte hartu zuten. Martxoko beste bi larunbatetan ere Bortzirietako zenbait ikastetxetako ikasleak ere elkartu ziren topaketa prestatzeko.

Goiza zoragarria izan zen!

ITSASOKO OLATUETAN

ITSASOKO OLATUETAN

Bigarren hiruhilekoan itsasoaren mundu zoragarria ikertzen aritu gara 4. mailakoak. Hainbat arlotan ikasitako guztia borobiltzeko, erronka polit bati egin diogu aurre: irratiko esatari eta kazetari bihurtu gara!

Proiektu honetan egindako lan bikaina irratsaio indartsu eta dibertigarri batean bildu dugu. Itsasoko sekretuak, albisteak eta ezusteko ugari aurkituko dituzue bertan.

Egin klik, jarri kaskoak eta gozatu gure 4. mailako esatarien ahotsaz!

JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEA GURE ESKOLAN

JOKIN MITXELENA ILUSTRATZAILEA GURE ESKOLAN

Lehen zikloko ikasleek Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako “Liburuak gozagarri” programan parte hartu dute. Hala, martxoaren 25ean, asteazkenean, Jokin Mitxelena ilustratzailearen bisita jaso genuen, nola lan egiten duen erakusteko eta ikasleek irakurri duten azken liburuetako bat komentatzeko. Oso jarduera interesgarria eta irakasgarria izan da.

GAZTAINONDO LANDAKETA

GAZTAINONDO LANDAKETA

Pasa den martxoaren 13an, azken urtetako ohiturarekin jarraituz, Ricardo Baroja eskolako 5. eta 6.mailako ikasle eta irakasleak, Otsandara zuhaitzak landatzera oinez joan ginen. Guztira berrogeita hamar bat gaztainondo landatu genituen. 

Berako Udala gaztainondoak berreskuratzeko proiektu batean murgilduta dago Cederna Garalurrekin eta Rural Kutxarekin batera, eta proiektu horren barrenean egin genuen landaketa.

Ederki pasa genuen.