LIBURUAREN EGUNA 2025
Aurten liburuaren eguna jai eguna izan bazen ere, merezi duen tartea eskaini eta gustura ospatu genuen. Goizean goiz eskolako ikasle zaharrenek, gazteenei ipuinak kontatzen aritu ginen. Ondoren eta elkarlanean izokin ederrak margotu genituen, eskolako leihoetan ikusgai dituzue gainera. Jolas ordu ondoren zikloka ekintza ezberdinak egin eta goiza bukatzeko, eta eskolako ikasle eta irakasle guztiek, zenbait irakasleren “Jokin ta Izokin” antzezlan bikainaz gozatu genuen. Ederra goiza.
TXANGO LARUNERA
Apirilaren 11n, ortziralean, Larunera joan ginen 2. ziklokoak. Trenean ibili ginen, gailurrera goitzeko. Bertan, Dani Irazokirekin solastu ginen eta muga non dagoen eta bere benta (Maritx) erakutsi zizkigun. Kartel batzuk prestatu genituen berari oparitzeko. Uraren erabilerari buruzko kartelak ziren eta erran zigun udan paratuko zituela. Ondotik, bazkaltzen hasi ginen eta Larun-Gainekoek benta barrenera sartzen utzi ziguten, haize handia ibilki zelako. Bazkalondotik, Berara oinez jautsi ginen. Hagitz polita izan zen eta gainera, ederki pasa genuen!
Babestuta: 2024-25 Larun
BERTIZ, PARKE ZORAGARRI BAT OSO GERTU
Joan den apirilaren 11n, ikasleak eta lehen zikloko irakasle batzuk Bertizko parke naturalean izan ginen. Han, gida baten laguntzaz, parkearen zati batean ibili ginen eta inguruko zuhaitzak eta txoriak arretaz ikusi ahal izan genituen. Bazkaldu ondoren, jolas-denbora bat izan genuen parkeko jolas-gunean. Primeran pasatu genuen!