Browsed by
Author: Administratzailea

HENDAIARA BIZIKLETAZ

HENDAIARA BIZIKLETAZ

Urriak 10. Bera. 3.zikloa,

Beroaldi honi zukua ateratzeko, Bidasoako Trenbide Zaharretik, Hendaiara bizikletaz joan gara. Pedal kolpeen artean espero zitezkeen arazo mekaniko, istripu eta irribarreekin iritsi gara Beltzeniako parkera. Batzuk, baina, ez dira nekatzen, hantxe aritu dira bizikletarekin, gora eta behera, saltoka akaso. Besteak berriz, lasaiago jolasean edota tertulian.

Itzulera ere, primerakoa izan da, denbora soberan eta guzti; topera gaude.

Ibilbide osoan zehar kotxe-laguntza eta animoak ematen aritu den Anari ere, eskerrak eman dizkiogu.

Ederra eguna!

IKUSI

ONGIETORRI ZINEMALDIRA

ONGIETORRI ZINEMALDIRA

Udazkenari ere ongi etorria emanez, LH5 eta LH6.mailako ikasleak, bi zinemaldi ezberdinetan egon gara, zein baino zein garrantzitsuagoa. 

Irailaren 26an, Donostiako Zinemaldiko 71. edizioan, “Bonnie Bears” filmea ikusi genuen, Antonio Elorza Belodromoan. Ondoren, bertatik oinez hondartzaraino iritsi eta, olatuekin jolasean aritu ginen.

Urriaren 6an berriz, Berako Ricardo Baroja Eskolan, bertakoa den Zinemaldiaren II. edizioaz gozatzeko aukera izan genuen. LH4ko ikasleak gonbidatu gisa, LH5 eta LH6ko ikasleek sortutako bideo-lanak ikusi genituen. Primeran pasa genuen.

IKUSI

ZINEMA EGUNA

ZINEMA EGUNA

Joan den asteartean, irailak 26, Zinemaldia dela eta, lehen zikloko ikasleok zinemaren eguna ospatu genuen.

Horretarako eta Hayao Miyazaki zuzendari japoniarrari omenaldi gisa, “Totoro auzokidea” filmarekin gozatu ahal izan genuen. Proiekzioan zehar, krispeta gutxi batzuk jan ahal izan genituen. Gora zinema!