TIGRE ELTXOA
Tigre Eltxoari buruzko saioa izan dugu gaurkoan, Itsaso Oroz Santamaria, Ingurumen Teknikariarekin. Ondoren, Beran dauden tranpak ikustera joan gara.









Tigre Eltxoari buruzko saioa izan dugu gaurkoan, Itsaso Oroz Santamaria, Ingurumen Teknikariarekin. Ondoren, Beran dauden tranpak ikustera joan gara.
Maiatzaren 22an eta 23an Hondarribian izan ginen lehen zikloko ikasleak eta irakasleak. Ostegunean Hondarribiko alde zaharra bisitatu genuen eta bazkalostean hondartzara jaitsi ginen, bainatzera eta jolastera. Ostiral goizean badian paseoa eman genuen itsasontziz eta bazkaldu ondotik Berara itzuli ginen. Primeran pasatu genuen!
Ikasturtea bukatzear da eta kanpaldian elkarrekin egon gara Bortziriko 3.zikloko ikasle eta irakasleak. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, uretako ekintzak egiteko aukera izan genuen, beste gauzen artean. Primeran pasa dugu, eta topaketa errepikatzeko gogoz itzuli gara etxera.