LURRAREN EGUNA
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak, ikasturtea hasi bezain laster hasi ginen prestaketa lanekin. Astero bi saio eskaini dizkiogu postuan saltzeko eskulanak egiteari; egurrarekin kabiak eta erlojuak egiten aritu ginen, eskumuturrekoak ere egin genituen.
Pasa den urriaren 22an ospatu genuen Lurraren Eguna eta gure postuan, txandaka, salerosketan aritu ginen. Bertan, eskulanez gain, gutariko bakoitzak eramandako janari ezberdinak ere salgai jarri genituen, baita edariak ere. Bestalde, guraso elkartetik sortutako sukaldeko mantala dezente saldu genituen.
Guztion artean sortutako bi saski ere zozketatu genituen; irabazleak oso pozik, noski.
Eguraldia lagun, egunaren bukaerarako produktu asko saltzea lortu genuen. Lortutako diruari esker, aurtengo Izabarako ikasbidaia zertxobait merkeago aterako zaigu.
Egun ederra pasa eta hagitz gustura aritu ginen.
Babestuta: 2023-24 LURRAREN EGUNA
HENDAIARA BIZIKLETAZ
Urriak 10. Bera. 3.zikloa,
Beroaldi honi zukua ateratzeko, Bidasoako Trenbide Zaharretik, Hendaiara bizikletaz joan gara. Pedal kolpeen artean espero zitezkeen arazo mekaniko, istripu eta irribarreekin iritsi gara Beltzeniako parkera. Batzuk, baina, ez dira nekatzen, hantxe aritu dira bizikletarekin, gora eta behera, saltoka akaso. Besteak berriz, lasaiago jolasean edota tertulian.
Itzulera ere, primerakoa izan da, denbora soberan eta guzti; topera gaude.
Ibilbide osoan zehar kotxe-laguntza eta animoak ematen aritu den Anari ere, eskerrak eman dizkiogu.
Ederra eguna!