Browsed by
Author: Administratzailea

BIDE HEZKUNTZA

BIDE HEZKUNTZA

Joan den ostiralean, urtarrilaren 29an, 2. mailako ikasleek Foruzaingoak antolatutako bide-hezkuntzako jardueran parte hartu zuten.

Lehenik, klaseko hitzaldi txiki batean, segurtasun-arauak errepasatu zituzten, hala nola oinezkoenak, bidaiarienak edo zikloturistenak. 

Gero, bizikletekin frontoira joan ziren Foruzaingoak montatua zuten zirkuitoan ibiltzera.

Primeran pasa zuten!

IZABA

IZABA

6.mailako ikasleak, eski nordikoa egiteko asmoz, “Paquita Bretos Angel Oloron” aterpetxera gau bat pasatzera joan ginen. Ortzegunean, goizeko 6:30ean, abiatu eta Larra-Belaguara ailegatu bezain laster eskiatzen aritu ginen, blai-blai hezurretaraino bustiak bukatu genuen. Dutxa beroa hartu eta arratsaldean mahai jolasetan aritzeaz gain, bertako ingurunearekin lotutako ekintza dibertigarri bat egin genuen. Ortziralean gosaldu, dena prest utzi eta eskiatzen aritu ginen, eguraldi atseginagoarekin ederki pasa genuen. Azkenik, ogitartekoa jan, motxilak autobusean sartu eta etxera itzuli ginen. Hagitz gustura egon ginen.